Familia eta harremanak diasporan

Euskaldunen arteko harremanak, bertakoekin harremanak, familia sortzea diasporan, seme-alabak, ondorengoak, bikote eta ezkontza kontuak diasporan

  • Teresa Mezo Lagunak familia bihurtzen direnean

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Ameriketara heltzean beste familia bat sortu zuten: lagunena. Batzuk odoleko familia baino gehiago dira. Etxeetan elkartzen ziren, astero ezberdin batean. Lagunak asko bisitatzeko ohitura dago bertan.

  • Teresa Mezo Boiseko euskaldunen "pike-nikiek"

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Euskaldunen Ameriketan piknikak ("pike-nikeak") egiteko ohitura dute. Euskal komunitatea egon den leku guztietan egoten dira eta batetik bestera joateko ohitura dago. San Inazio egunean ospatzen da Boiseko euskaldunen piknika.

  • Javier Gomeza Diasporan emaztea nola ezagutu zuen

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Tabernetara oso gutxi joaten zen eta halako batean ezagutu zuen emaztea. Tabernako zerbitzaria zen eta begia bota zion Javierri. 1960an ezkondu ziren eta Nyssan bizi izan dira. Lau seme-alaba dituzte.

  • Javier Gomeza Ontarioko eta Boiseko euskal etxeak

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ontario hirian badago euskal etxea baina ez da joaten. Boisen geroz eta euskal gutxiago daude. Tony Arruabarrena izeneko beste euskaldun bat izan da bere lagun mina Ameriketan.

  • Regina Bastida Senarra euskal piknikean ezagutu zuen

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Nampatik bueltan etxe bat errentan hartu zuen Boisen eta gutxira senarra izango zuen Fermin Aldekoa ezagutu zuen piknik batean. Guapoa zela iruditu zitzaion. Gurasoak euskaldunak zituen.

  • Regina Bastida "Black vasco" irain moduan erabilia

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Garai batean "black vasco" irain bezala erabiltzen zen. Gero amerikarrek ikusi zutenean euskalduna langile fina zela, irain hori erabiltzeari utzi zitzaion.

  • Fermin Bilbao Bigarren aldiz Ameriketara itzulera

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    1961ean joan zen Ameriketara baina bueltatzeko asmoarekin, 3 urterako kontratua baitzeukan. Bertan geratzeko modua, bertako emakume batekin ezkontzea zen. Kontratua amaitutakoan Euskal Herrira itzuli zen, baina gero berriro beste 3 urterako bueltatu zen Ameriketara. "Green card"a (bizileku txartela) lortu zuen azkenean.

  • Fermin Bilbao Emaztea nola ezagutu zuen

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Emazteak jatorri euskalduna zeukan. Euskal Etxean ezagutu zuen Elisabeth, tabernan laguntzen zebilela. Ordurako artzain lanak utzita zegoen eta Nampan apartamentu batean bizi zen. Beraien artean ingelesez egiten zuten.

  • Fermin Bilbao Euskal Herrira hainbat buelta

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Hainbat buelta egin izan ditu Euskal Herrira. 1974an aita hil zenean amarekin geratu zen 18 hilabetez eta Mungiako fabrika batean lanean ibili zen. Gero Boisera itzultzeko erabakia hartu zuen. Orduan ezagutu zuen bere emaztea izango zena, Elisabeth.

  • Fermin Bilbao Nobio garaia eta ezkontza

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Elisabeth maistra zen eta ostiraletan ahizparen etxera joaten zen, Nampara (Fermin ere han bizi zen). Ezkondu zirenean etxe bat erosi zuten, terrenoarekin.

  • Jean Flescher Salt Lake Cityko euskalduna

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Salt Lake Cityn jaio zen. Aita Omahan (Nebraska) jaio zen eta ama Ezterenzubikoa. 1955ean joan zen ama Ameriketara lanera, Gardnervilleko hotel batera neskame bezala. Bertan ezagutu zuen senarra izango zena, errepideak egiten zebilenean. 1959an ezkondu ziren. Aita goiz galdu zuten eta amak lan asko egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko.

  • Anita Anakabe Euskal Herrira bisitan etorri eta emaztea ezagutu

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    1952an aitaren lehenengo emaztea, Fabiana, hil egin zen. Aita Euskal Herrira bueltatu zen Bolibarrera afari batera zihoala, Iruzubietatik pasatu eta han zegoen emakume bat ikusi orduko, hura bere emaztea izango zela jakin zuen. Anitaren ama zen eta 35 urte inguru zituen.

  • Anita Anakabe Senar amerikarra eta euskal etxeko zuzendaria

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Mike Franzoiarekin ezkonduta dago. Elkon ezagutu ziren. Ez du euskararik egiten baina Boiseko euskal komunitatean oso integratuta dago eta bertako euskal etxeko zuzendaria ere bada. Elkoko alkatea ere izan zan 16 urtez.

  • Anita Zubillaga Gurasoak Renon ezagutu zuten elkar

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Aitaren osabak Renok Santa Fe hotela zuen. Ama bertara joan zen lanera neskame bezala eta bertan ezagutu zuten elkar. Ezkondu eta Susanvillera joan ziren bizitzera, amaren sorterrira. Aitak zerrategian lan egiten zuen eta amak hotelak garbitzen.

  • Anita Zubillaga Baigorritik Ameriketara joandako okina

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Lehenengo aldiz Euskal Herrira joan zenean, bertan zuen familia guztia ezagutu zuen, berea eta senarrarena. Senarra, Jean Pierre, Baigorrin sortua zen eta 1958an joan zen Los Bañosera (Kalifornia) artzain bezala. Euskal Herrian Jean Pierre okina zen eta Ameriketan ere okin bezala lanean ibili zen. San Frantziskon Larraburu okindegian ibili zen. 1976an joan zen Gardnervillera bizitzera.

  • Guillaume Etchechury Euskaldunen artean ligatzeko aukera Ameriketan

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Arrantxoan lan egiten zuenez, tabernara joateko erraztasuna zuen. Bakersfielden sei euskal taberna edo jatetxe zeuden. Neska euskaldunek sukaldean lan egiten zuten.

  • Isabelle Etcheverry San Frantziskon ez da inoiz bakarrik sentitu

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    San Frantziskon, Elizondo jaiotako emakume bat ere bazegoen. Senarraren lagun batzuk ere bertan zeuden eta ez zuen inoiz bakartasunik sentitu. Etxeetan elkartzen ziren. Atzerrian zaudenean lagunen arteko familia sortzea oso garrantzitsua dela uste du.

  • Jean Goñi San Frantziskoko hegoaldeko eta iparraldeko euskaldunak

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    San Frantziskon hegoaldeko eta iparraldeko nafarrak elkarrekin ibiltzen ziren. Antzekotasun asko zituzten, baina ezberdinak ere baziren.

  • Jean Goñi Amerikar batekin ezkondua

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Bakersfieldeko emakume batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. Euskaraz ez dakite, baina gaztelaniaz eta frantsesez bai.

  • Jean Goñi Emazteak Ameriketara ohitu beharra

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Euskal Herritik Ameriketara joandako emakume gehienak, ezkonduta joan ziren bertara. Ameriketan zeuden gizon asko sorterrira bueltatzen ziren emazte bila, eta gero berriz bueltatzen ziren. Emakume haientzat bizimodu aldaketa ez zen erraza izan. Gizonezkoentzat errazagoa izan zela uste du.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza