Euskaldunen arteko harremanak, bertakoekin harremanak, familia sortzea diasporan, seme-alabak, ondorengoak, bikote eta ezkontza kontuak diasporan
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
AEBn artzain egon zeneko kontuak. Neguan lan handia izaten zuten. Bildotsa zen saltzen zuten bakarra. Zenarruzatarrekin etxeko egon zirela dio. Bakarrik zein taldean egiten zuten lan.
Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan
Soldadutzatik libratzeko beste denbora egon zen Ameriketan. Artzain aritzeaz gain, arrantxo batean ere lan egin zuen New Yorken, bi arreba han zituelako. Hiztegiarekin ikasi zuen ingelesez idazten eta irakurtzen.
Ahizpa bizilagun, bizitzan eta heriotzean
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Bizi diren etxea erosi behar zutenean, ahizpari erakutsi zion eta hauek atzeko etxea erosi zuten. Lorategian ate bat jarri zuten etxe batetik bestera igarotzeko. Koinatua hil zenean eta ahizpak hilerrian lurperatzeko lur-zatia erosi zuenean, Begoñaren alboko lursaila erosi zuela konturatu ziren.
Artzain batzuk 20 urtez Ameriketan
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Artzain batzuk 20 urte eman zituzten han lanean. Erretiratutakoan batzuk Euskal Herrira bueltatu ziren, baina asko bertan hil ere bai. Askok ez zeukaten hilkutxa ordaintzeko dirurik ere, eta bertako familiek laguntzen zuten hileta antolatzen.
Euskal Herritik andregaiarekin bueltatu
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Garai batean artzain asko zeuden Ameriketan. Askotan emazteak ere arrantxoan lan egiten zuen, etxeko lanetan. Batzuek Euskal Herrian topatzen zuten andregaia eta gero Estatu Batuetara elkarrekin itzuli. Ezkondu, etxea erosi eta herrian topatzen zuten beste lan bat, ardiena utziz. Baina askotan bikote arazoak ere izaten ziren.
New Yorketik Idahora kotxez osabarekin
Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti
Aita lanean zegoenez, amaren neba joan zitzaien New Yorkera bila eta kotxez egin zuten handik Parmarako (Idaho) bidea. 10 egun behar izan zituzten. Amak eta Doloresek bidean ikusten zituzten etxetxoak oiloentzako etxeak zirela uste zuten. Osabaren etxean bizi izan ziren. Aitak ardiekin lan egin zuen hasieran, baina berehala azukre lantegi batean hasi zen, Oregonen.
Aita eta anaia nagusia Ameriketan zituen
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Urtebete txerriekin lanean egon ostean, hesiak ipintzen eta arrantxoko kamioiarekin ibili zen lanean, Simplot konpainiarentzat. Anaia zaharrena ere Ameriketara joan zen lanera.
Arnegiko Pedro Etxemendiren akordeoia
Michael Bidart (1950) Diaspora
Arnegiko Ondarrola auzoko Pedro Etxemendi eta bere familia Ameriketara heldu zirenean, akordeoia saldu behar izan zuen hango gastuak ordaintzeko. Urteak pasata Mikek akordeoi hura erosi zuen jatorriz norena zen jakin gabe. Pedroren 80. urteurrenean bueltan oparitu zion akordeoia eta orain Chinoko euskal klubean dago.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Euskal Jaiak egiten zirenean, milaka euskaldun batzen ziren AEBn. Herri kirolak egiten ziren. Desertuak itzelak izaten zirela dio, behe-lainoarekin galtzeko modukoak. Zaldiari eta txakurrari esker egiten zutela aurrera esaten du.
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Tabernara joaten ziren, arrantxoan zeudenean. Neskekin hantxe batzen ziren eta neska-laguna ere izan zuen. Oñatin Ameriketan ibilitakoak batzen ziren eta neska-laguna bisitan joan zitzaion lantegira.
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Ameriketako ugazabak emaztea eta semea bertara eramatea proposatu zion, baina ezetz erabaki zuen. Ugazabarekin eta senideekin harremana jarraitu du eta bere etxean izan ziren.
Gregorio Larrañaga Mandiola (1943) Markina-Xemein
Ameriketatik bueltan Mugartegirekin hasi zen bertsotan. Ameriketan ere aritzen zen bertsotan, Lopategiren anaia han zegoen eta hura ere aritzen zen. Ameriketatik etorri zenean, hara bueltatzekoa zen, baina hemen ere dirua irabazten zuela-eta ez zen joan. Hala ere, Euskal Herriko egoera ere ez zen oso ona.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Nagusiak esan zion basamortuan hamar bat kilometro harago zebilen artzaina Amaiurkoa zela. Ilunabarrean, ardiak leku seguruan zirelarik, elkarrengana bildu ziren. Elkar ez ezagutzeko moduan zeuden, ilea eta bizarra luze-luze. Gutxi garbitzen eta apaintzen ziren.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Neguan artzainek elkar ikusteko denbora gehiago zuten. Beheko belazeetara jaisten ziren ardiak erditze garairako, elkarrengandik hurbil egoten ziren artaldeak. Bakoitzak bere trailerra (roulotte) izaten zuen eta han prestatzen zituzten jatekoak. Herrira ere joaten ziren erosketak egitera. Gauerdi alderaino elkarrekin egoten ziren.
Etxean euskaraz hitz egitea derrigorrezkoa zen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Amak argi zuen Ameriketara joaten bazen eta seme-alabak bazituen euskaraz egingo ziela. Kalean nahi zutena egin zezaketen, baina derrigorrezkoa zen etxean euskaraz hitz egitea.
Bi familiak Euskal Herritik ezagutzen ziren
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Lino (senarra) Boiseko frontoian ezagutu zuen. Begoñak Lino etxera eraman zuen, gernikarra zelako. Orduan konturatu zen Begoñaren ama eta Linoren ama gerran ezagutu zirela. Linoren osaba ere, Begoñaren amaren espetxe berean egon zen. Familiak Euskal Herritik ezagutzen ziren.
Begoña du izena baina "Sam" deitzen diote
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Ofizialki Begoña izena badu ere, eskolan Begoñe hasi ziren deitzen eta horrela jarraitzen du. Amerikarrek izen arrotzak ikasteko zailtasunak omen dituzte eta horregatik "Sam" deitzen diote.
Emaztea nola topatzen zuten
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ameriketara joan ziren gizonen artean, batzuk bertan ezkondu ziren eta beste batzuk sorterrira bueltatu ziren ezkontzeko.
Euskal Herrira emazte bila I
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Ameriketan zortzi urtez lanean egon ondoren, bisitan joan zen Euskal Herrira. Bertan Teresa Mezo ezagutu zuen, ezkondu eta biak Ameriketara bueltatu ziren.
Boiseko emakumeen harrera
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Ameriketara heldu zenean gaixorik egon arren, Boiseko euskal emakumeek Teresa ezagutu nahi izan zuten bai ala bai.