Euskararen erabilera diasporan, euskara ikastea, euskararen transmisioa, euskara ikastaroak, irratsaioak euskaraz, euskarazko aldizkariak, ikastola
Diaspora
Ez du aukera askorik euskaraz hitz egiteko. Lehengusu batek ondo daki baina ingelesez egiten dute.
Diaspora
Gaztea zenean, Elkon euskal irratsaio bat zegoen. Beraien arrantxoa Elkotik 100 millatara zegoen eta mendi puntara igotzen ziren irratsaioa entzutera. Pete 24 urterekin joan zen familiaren arrantxotik eta orduan ez zuten ez telebistari edo telefonorik. Irratia ere gaizki entzuten zen.
Diaspora
Espe Alegriak euskarazko irratsaio bat zuen eta askotan artzainek berari idazten zioten beste artzain lagun batzuentzat goraintziak emateko. Espek, irratian irakurtzen zituen eskutitz horiek eta artzainek haien arteko berriak izaten zituzten.
Diaspora
Lagun bizkaitarrekin ikasi zuen bizkaieraz. Brometan ibiltzen ziren bakoitzaren euskararekin.
Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta
Bi ahizpa bizi ditu Ameriketan ezkonduta, bata Argentinan eta bestea Montevideon. Izugarrizko lur-sailak eta abere ugari dituztela azaltzen du. Necochean (Argentina) ekilorea eta garia ere bai. Euskaldun ugari bizi da bertan eta euskara asko hitz egiten dela dio.
Mexikon familia guztiak euskaraz
Benita Zearsolo Azkuna (1911) Amorebieta-Etxano
Mexiko D.F. bizi da. Alabak eta ilobak han ditu eta laster bueltatzekoa da. Seme bat Hondarribian bizi da. Denek hitz egiten dute euskaraz.
Beltz euskalduna
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Aita ongi moldatu zen Ameriketan. Nagusia eta lagunak euskaldunak zituen. Beltz euskaldunak ere ezagutu zituen han.
Euskaldunak nahastuta euskara ere nahastu
Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka
Nevadan behargin gehienak Ipar Euskal Herrikoak, bizkaitarrak eta nafarrak zirela dio. Nafarrak bereiztu egiten zituzten, zeintzuk ziren euskaldunak eta zeintzuk ez. Jose Marik euskara ere nahastuta dauka. Ipar Euskal Herrikoko pilotariak Elkoko jaietara etorri ziren. Star hotelean egon ziren. Horietako bateri 10. logela eman zion. Haiek "ganbara" ulertu zuten "hamarra" ulertu beharrean.
Hartza "otsoa" da beraientzat
Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka
Euskara nahastuta daukala badaki. Beraiek hartzari "otsoa" esaten die.
Lesaka
Oraindik ingelesez ez du ondo egiten. Irakurri bai baina idatzi ez. Nagusiarekin eta emaztearekin praktikatzen ikasi zuen. Etxeko hizkuntza euskara zuten. Seme-alabek ikasi dute euskara, semeak gehiago alabak baino.