Euskararen erabilera diasporan, euskara ikastea, euskararen transmisioa, euskara ikastaroak, irratsaioak euskaraz, euskarazko aldizkariak, ikastola
Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek
Leon Arambel (1932) Aldude
AEBn egon zenean, bi aldudar bakarrik zeuden, beste guztiak hegoaldekoak ziren. Gipuzkoarrekin eta nafar-euskaldunekin euskaraz mintzatzen ziren baina bizkaitarrekin gazteleraz, ez zutelako elkar ulertzen. Baziren euskaraz ez zekiten nafarrak (Auritze, Zilbeti eta abarrekoak), eta deseroso egoten ziren besteak euskaraz mintzatzen zirenean.
Boiseko ikastola
Jean Flescher (1963) Diaspora
Boiseko ikastola, Euskal Herritik kanpo dagoen ikastola bakarra da. Amerikarren seme-alabak ere joaten dira, ez bakarrik euskaldunenak.
Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre
AEBn bizi izan zeneko kontuak. Aurretik nagusiarekin hitzartuta zuen noiz itzuliko zen Euskal Herrira. Gutunez komunikatzen zen familiarekin. Irratia bazuen. Ordu erdiko irratsaio bat izaten zen euskaraz.
Maiana Ager Mitikile-Larrori-Mendibile
Parisera jende asko joaten zen lehen bizitzera. Ahizpa eta beste hainbat senide ditu Parisen. Oluen (Oloron) ere badu familia. Familia horrek beti euskaraz egiten du, baita han jaiotako ilobak ere.
Etxean euskaraz hitz egitea derrigorrezkoa zen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Amak argi zuen Ameriketara joaten bazen eta seme-alabak bazituen euskaraz egingo ziela. Kalean nahi zutena egin zezaketen, baina derrigorrezkoa zen etxean euskaraz hitz egitea.
Euskara batua ez du ondo ulertzen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Eritzaintza ikasi zuen Boiseko unibertsitatean eta 42 urtez ospitalean lan egin du. Euskara batua ulertzeko zailtasunak ditu eta iparraldekoekin ere, ingelesez egiten du.
Hizkuntza ezberdin bat hitz egitearen konplexuak
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Familia batzuetan, haurrak eskolan hasten zirenean ingelesa ikasten zuten eta gero amak eskatzen zien haiei erakusteko. Etxe horietan, euskara egitetik ingelesa egitera pasatzen zen eta euskara galdu egiten zen. Beste etxe batzuetan, ordea, euskara mantendu zen eta hori ere haurrentzat zaila dela kontatzen du, ez zutelako amerikarrengandik ezberdinak sentitu nahi.
Alabei euskaraz erakutsi zien amak
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Bi alaba ditu eta biek hitz egiten dute euskaraz. Bilobek ere ulertzen dute euskara. Alabak Boiseko Oinkari dantza taldean aritu dira.
Euskarazko transmisioa mantentzea ez da erraza
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Alabei eta bilobei euskaraz egin die beti Teresak. Beraiekin bizi diren bilobek ere euskaraz dakite. Transmisioa mantentzea ez da erraza. Gaur egun ingelesez ateratzen zaio lehenengo hitza, baina euskaraz amesten du.
Seme-alabei euskaraz ez erakustearen damua
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Seme-alabei ez die euskaraz erakutsi, berak ere ingelesez ikasi behar zuelako. Gaur egun horren damu da.
Espe Alegriaren euskarazko irratsaioa
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Astean behin Espe Alegriak ematen zuen euskarazko irratsaioa entzuten zuen
Euskararen galera diasporan
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Euskaldunek guapo fama zuten. Euskara galtzea pena bat dela uste du, baina prozesu normala dela ere bai, Euskal Herritik etorri zirenek ingelesa ikasi nahi zutelako.
Artzain lanetan
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Highland konpainiako etxezainak lantokira eraman zuen ofizioa ikastera. Neguan txabola modukoetan egoten ziren eta udaberrian mendian. Pare bat astera 2.000 buruko artaldea eman zioten zaintzeko. Txakurrak laguntzen zion. Batek 'Franco' izena zeukan. Zaldia gutxi erabiltzen zuen. Txakurrek euskara ere ulertzen zuten.
Lankide amerikarrarekin ulertzeko komeriak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Langile guztiak euskaldunak ziren. Behin eduki zuen lankide amerikar bat. Hala nola moldatzen ziren elkar ulertzeko.
Euskal irratsaioak
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Artzain ibiltzen zirenean irratian musika entzuten zuten. Euskal irratsaio bat ere egoten zen, Espe Alegriak aurkeztua hasieran eta gero Zezilio Jaiok. Bertako euskaldunen berriak kontatzen zituzten.
Arrantxoko bizimodua
Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta
Bildotsak jaiotzeko garaian arrantxoan egoten ziren lanean. Sukaldari lanetan emakume amerikar bat egoten zen. Zer gosaltzen zuten. 12 lankide ziren, denak euskaldunak.
Euskara bere kabuz ikasi zuen
Jean Flescher (1963) Diaspora
Hamabi urtez bizi izan zen San Frantziskon, baina gainontzeko bizitza Salt Lake Cityn pasatu du. Etxean ingelesez egiten zuten, aitak ez zekielako euskaraz. Hala ere, hau hil zenean Jean bere kabuz hasi zen euskaraz ikasten, abade batek utzitako bi libururekin. Amak ere laguntzen zion baina haien arteko komunikazioa ingelesez da. San Frantziskon bizitzen egon zenean, hango euskaldunekin harreman asko izan zuen eta euskaraz egiteko aukera zuen.
Ameriketan euskara ikasteko aukera
Jean Flescher (1963) Diaspora
Garai batean euskal gurasoak zituzten haur eta gazteek euskaraz ikasten zuten, baina gaur egun ez horrenbeste. NABOko Udaleku ekimenean hitz solte batzuk erakusten dizkiete. Hala ere, gaur egun badago euskara ikasteko aukera Estatu Batueta, Etxepare Institutuaren bitartez.
Etxepare Institutuko nazioarteko euskara ikastaroak
Jean Flescher (1963) Diaspora
Etxepare institutak mundu mailan euskara irakasteko programa onak ditu. Argentinan oso ondo funtzionatu du. Maizpide barnetegia ere altxor bat dela uste du.
Euskal izatea zer den du helburu nagusia
Jean Flescher (1963) Diaspora
Bere eta NABOren helburua ez da dirua egitea, gazteek euskaldun izatea zer den ikastea baizik. Euskal kultura transmititzea oso garrantzitsua da. Militantzia. Bazkariak ere antolatzne dituzte, klubetarao dirua biltzeko. Bera izaten da sukaldaria.