Euskararen erabilera diasporan, euskara ikastea, euskararen transmisioa, euskara ikastaroak, irratsaioak euskaraz, euskarazko aldizkariak, ikastola
Euskal gastronomia Salt Lake Cityn
Jean Flescher (1963) Diaspora
Sukaldari ona da Jean eta euskal eta frantsez estiloak uztartzen ditu. Odolkiak eta txorizoak egiten dituzte euskal elkartean elkartean. BIdoxkia.
Euskaraz hitz egiteko aukerak Salt Lake cityn
Jean Flescher (1963) Diaspora
Salt Lake Cityko euskal kluba 100 familiek osatzen dute eta haietatik 20 bat izango dira euskaldunak. Badauka norekin egin euskaraz, baina norbait gehio batzen bazaie ingelesera aldatzen dute.
Arrantxoko hizkuntza euskara zen
Pete Paris (1952) Diaspora
Familiako arrantxoan lan egiten zuten guztiak euskaldunak ziren eta izeba baten senarra zen amerikano bakarra. Petek ez zekien ingelesez hitz egiten, arrantxoko hizkuntza euskara zelako.
Eskolan hasi zen ingelesa jakin gabe
Pete Paris (1952) Diaspora
Eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez hitz egiten. Beste haurren irainak jasotzen zituen arrantxoan bizi zelako eta ez kalean. Gero mojen eskola batera joan zen eta lehenengo egunean ostiko bat jo zion moja bati. Lehengusuak eta berak eskolatik piper asko egiten zituzten eta bihurriak ere baziren.
Arrantxoko langile guztiak euskaldunak ziren
Pete Paris (1952) Diaspora
Arrantxoko langile guztiak euskaldunak ziren, hasieran familiakoak eta ondoren gehienak nafarrak. Espainiatik ere izan zituzten garai batean langile batzuk eta haiekin ikasi zuen gaztelaniaz.
Kalean ingelesez eta etxean euskaraz
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Gurasoak Bilbon ezkondu ziren 1953an eta Anita Elkon jaio zen 1954an. Aitak denda zuen Elkon eta goiko etxean bizi zen familia. Aitak eta anaiak ingelesez egiten zioten dendan. Etxera igotzean euskara zen hango hizkuntza
Seme-alabekin ikasturte batez Markinan bizitzen
Anita Anakabe (1954) Diaspora
1994-1995ean, Markinan bizitzen egon ziren, seme-alabek euskara ikasteko. Anita AEK-ra joaten zen ere eta han ikasitakoarekin, Ameriketan eusakra irakasteko apunteak hartu zituen.
Euskarako irakaslea Ameriketan
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Elkoko unibertsitatean gaztelaniazko klaseak ematen zituenez, euskarazkoak ere ematen hasi zen. Euskal etxean ere ematen zituen eta Winnemuccara ere hilean behin joaten zen. Gero, klaseak online ematen hasi ziren. NABOko ikastaroak ere eman ditu.
Seme-alabei euskara transmititu die
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Asteburuetan Boisera joaten da eta han euskaraz egiten du. Seme-alabek ere badakite euskaraz.
Euskaldunak Susanville inguruetan
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Bost urterekin eskolara joaten hasi zen eta ez zekien ingelesez hitz egiten, etxean euskaraz egiten zutelako. Eskolan beste haur euskaldun batzuk ere bazeuden. Urteko pikniketan eta ospakizunetarako elkartzen ziren.
Etxean beti euskaraz
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Etxean nafar-iparraldeko euskaraz egiten zuten. Anai-arreben artean ingelesez egiten zuten normalean, baina gero etxean beti euskaraz.
Euskara familian ikasi du
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Euskal Herrira lau urtetik behin joan izan da eta bertako familiarekin harremana mantentzen du. Ezkondu aurretik euskara piska bat galdua zuen baina ezkondu ondoren berriz ere hartu zion.
Ameriketan euskara berreskuratu zuen
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
Haurrak izan zituenean hasi zen ingelesez ikasten, nahiz eta etxeko hizkuntza beti euskara izan den. Euskara nahiko galduta zuen baina Ameriketan berreskuratu egin zuen. Gaur egun seme-alabek ez dute euskaraz ondo egiten, baina aitaren Ipar Euskal Herriko familiarekin komunikatzeko gai dira.
Euskara galtzen ari da San Frantziskon
Jean Goñi (1949) Baigorri
Bigarren eta hirugarren belaunaldiko oso jende gutxik daki euskaraz. Tony Ugartek haurrei irakasten die baina distantziak handiak direnez, zaila da klase guztietara haurrak eramatea.
San Frantziskon geroz eta euskaldun gutxiago
Jean Goñi (1949) Baigorri
Gaur egun euskal etxean elkartzen direnen artean 50-60 inguru izango dira euskaraz hitz egiten dutenak.
Ameriketako artzainekin beti euskaraz
Genevieve Oronoz (1925) Baigorri
Hiru seme-alaba izan zituen eta denek egiten zuten euskaraz, bai etxean baita arrantxoko artzainekin ere.
Euskararen transmisioa Ameriketan
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Guraso biak euskaldunak izan dituzten belaunaldiak, euskaldunak dira ere. Askotan eskolan hasten zirenean ez zekiten ingelesez hitz egiten.
Ama hil zenean hasi zen beti euskaraz egiten
Michael Bidart (1950) Diaspora
Behitegian pare bat langile izaten zituzten, beti euskaldunak. Elkarrekin bazkaltzen zuten beti. Ama hizkuntza ez du euskara, amarekin ingelesez egiten zuelako. Aitak euskaraz egiten zion baina berak ingelesez erantzun. Ama hil zen egunetik aurrera, ordea, naturalki aitarekin beti euskaraz hitz egiten du.
Aitonak transmititu die bilobei euskara
Michael Bidart (1950) Diaspora
Hemeretzi urterekin ezkondu ziren Mike eta Jeanette. Oraindik ikasketak amaitu gabe zituen. Seme bat eta alaba bat dituzte. Biek dakite euskaraz, batez ere Miken aita beraiekin bizi zelako eta hark transmititu zielako. Pilotan eta kantan ere ibiliak dira.
Ameriketan hitanoz hitz egiten
Michael Bidart (1950) Diaspora
Alabak Noka izeneko musika talde batean abesten du, Chinoko beste bi emakumerekin batera. Hitanoz hitz egiten saiatzen da alaba, gehienbat nagusiak zirikatzeko.