Diasporako bizimodua

Ohiturak, jatekoa, etxebizitza, garraiobideak, Euskal Herriko bizimoduarekiko desberdintasunak, egunerokoa, hiritartasuna, legeak, politika kontuak

  • Anita Zubillaga Urtebetetze festa erraldoiak arrantxoan

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Garai batean, amaren aitaren urtebetetzeetan festa erraldoi bat egiten zuten familiako arrantxoan Susanvillen.

  • Guillaume Etchechury "Green card"-a lortzeko azterketa

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Ameriketan lan egiteko txartel berdea edo "greed card"-a lortzeko azterketa bat pasatu behar izaten zen. Hiritartasuna "green card"-a lortu ondoren lortu zuen, baina gaur egun ez da horren erraza.

  • Isabelle Etcheverry Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Ez zitzaion gogorra egin Ameriketara bizitzera joatea, abentura bizi nahi zuelako. Hasieratik gustatu zitzaion eta Elizondorekin alderatuz, independentzia asko sentitu zuen.

  • Isabelle Etcheverry Indibidualismoa eta askatasuna

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Amerikanoen indibidualismoa askatasunarekin lotzen du. Garai bateko Euskal Herriarekin alderatuta, Amerikan gizonek etxeko lanetan aritzeko joera zutela kontatzen du eta horrek nola harritu zituen Isabellen Elizondoko ahizpak.

  • Jean Goñi 1977an 1000 dolarreko soldata

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    1977an San Frantziskora joan zenean, hilabeteko bataz besteko soldata 1000 dolarrekoa zen. Gero, gastuak ordaindu behar zituen: ostatua, garraioa...

  • Jean Goñi Amerikanoa nolakoa den; armen afera

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Baionara bueltatu zenean, Amerika faltan botatzen zuela konturatu zen, batez ere jendearengatik. Amerikanoa nolakoa den kontatzen du. Armen afera Ameriketan eta Kalifonian.

  • Jean Goñi Ameriketako krimen-maila oso altua da

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Ameriketako krimen-maila oso altua da baina ez du inoiz arazorik izan eta segurtasunez bizi da.

  • Genevieve Arretche Gidabaimena Ameriketan

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Ameriketan gidatzeko baimena atera aurretik, arrantxoko langileek eramaten zuten alde batetik bestera. Polikiegi gidatzen zuela esaten zion alabak.

  • Pierre Lanathoua Amerikar hiritartasuna

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Ameriketara joan zen Frantzian soldaduska ez egiteko. Amerikar hiritartasuna nola lortu zuen kontatzen du. Amerikar euskalduna sentitzen da.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketan bizitzen geratzeko arrazoi nagusia

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Soldaduska egin aurretik joan zen Ameriketara. Bere hasierako asmoa, dirua egin eta bueltatzea zen, baina askori gertatu zitzaien bezala, bizimodu hobeagoa bat aurkitu zuten bertan.

  • Jose Mari Coscarart Ameriketan osasun asegurua izatea beharrezkoa da

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Estatu Batuetako bizimodua: etxebizitza, osasun zerbitzu pribatua... Asegurua izatea beharrezkoa da.

  • Jose Mari Coscarart Kalifornia barrualdean kontserbadoreagoak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Kalifornian liberalak eta kontserbadoreak daude. Bakersfielden (barrualdean) kontserbadoreak dira. Euskaldunak izatez ere horrela dira, etorkizunera asko begiratzen diotelako. Ameriketan lana egiten duenak ondo biziko da.

  • Jenny Maitia Amaren ibilbidea Ameriketan

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Hamazazpi urterekin joan zen ama Bakersfieldera. Ameztoi hotelean neskame bezala hasi zen lanean eta ingelez piska bat ikasi zuenean zerbitzatzen hasi zen. Ezkondu ondoren Noriega hotelean ibili zen lanean eta oso fina zen.

  • Jenny Maitia Hiritartasun amerikarra bakarrik du

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Amak garrantzi handia eman zion seme-alaben hezkuntza eta bizitza amerikarrari. Adibidez, Jennyk amerikar pasaportea bakarrik du. Hori bai, euskarari bai eman zion garrantzi handia. Ostatuan asko abesten zen euskaraz.

  • Michael Bidart "Xarmangarria zira" kanta Ameriketatik

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Ama hil ondoren aitarekin bakarrik bizi zen. Afal ostean, aitak beti kantatzen zuen. Erakutsi zion lehenengo abestia "Xarmengarria zira" izan zen. Mikek osorik abesten du.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia

    Ameriketan arrtzain egon zeneko bizipenak. Hainbat egoera desberdin bizi izan zituen.

  • Jose Mari Sarasua Amerikako hasierak eta jatekoa

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Ameriketara joan zenean etxekoak faltan bota arren laster eman zion buelta. Ameriketara heldu eta ardi-kanpora joan zen ez arrantxora. 48-49ko negu gogorraren ostean arrantxora joan zen behiak zaintzen. Hango bizimodua ere gogorra izan zen, nahiz eta oso ondo jaten zuten. Euskal Herrian artoa ganaduak jaten zuen, Ameriketan ez, Jose Mariri asko gustatzen zaio.

  • Arrantxoko behien zaintza

    Lesaka

    Arrantxoan maiordomo egon zen garaien ardien eta behien ardura izan zuen. Mendian behiak zaintzen ez zeukan inork egon beharrik. Behi-zainen lana erosoagoa zen artzainena baino. Otorduetan zer jaten zuten.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza