Diasporako bizimodua

Ohiturak, jatekoa, etxebizitza, garraiobideak, Euskal Herriko bizimoduarekiko desberdintasunak, egunerokoa, hiritartasuna, legeak, politika kontuak

  • Jabier Larralde Artzainak elkarrengana neguan

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Neguan artzainek elkar ikusteko denbora gehiago zuten. Beheko belazeetara jaisten ziren ardiak erditze garairako, elkarrengandik hurbil egoten ziren artaldeak. Bakoitzak bere trailerra (roulotte) izaten zuen eta han prestatzen zituzten jatekoak. Herrira ere joaten ziren erosketak egitera. Gauerdi alderaino elkarrekin egoten ziren.

  • Jabier Larralde Lanik txarrenak egin eta gutxi irabazi, emigrantearen patua

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Berrehun dolar irabazten zuen hilean, hori zuen soldata. Urtean behin egiten zituzten kontuak. Zenbat irabazi, zenbat gastatu arropatan, oinetakotan eta abar... Gutxi kobratzen zuten eta lanik txarrenak egiten zituzten, orain hemen etorkinak bezala.

  • Begoña Rementeria Aita Antton abadea eta Artzai Ona elkartea

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Ama oso elizkoia zen eta goizeko seiretako mezara joaten ziren. Katedrala etxetik oso gertu zuten eta eskolara ere bertara joaten zen Begoña. Abade euskaldunak egon izan dira eta artzapezpikuak kendu egin zituenn. Aita Antton, gipuzkoarra, Kalifornian bizi da orain eta Artzai Ona elkarte katolikoa sortu zuen. Begoña elkarteko kidea da.

  • Begoña Rementeria Lagunekin elkartzeko lekua etxea da

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Lagunekin etxeetan elkartzeko ohitura dago Ameriketan.

  • Begoña Rementeria Ameriketako euskal pikniken sorrera eta ohitura

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Urtero euskal zentroak San Inazioak ospatzen ditu eta piknikean elkartzen dira. Beste herrietan ere egiten dira euskal piknikak. Boisen sortu zen emakume euskaldunen elkarteak sortu zuek pikniken ohitura. Hasieran ostatuetan antolatzen ziren.

  • Antonio Larrocea Ameriketara heldu eta dena jaten zuen

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Arrantxora lanera heldu zenean, bertako bizimodua oso ezberdina zela konturatu zen. Janari asko zegoen eta soberan gelditzen zena ere jaten zuen Antoniok. Bertan ikasi zuen ontziak nola garbitzen ziren ere.

  • Teresa Mezo Ameriketako lehenengo hilabeteak

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Hizkuntza ikasten hasi arte, bizitza berria oso gogorra egin zitzaion. Ez zen inoiz Ameriketara joateaz damutu. Lehenengo hilabeteetan etxea konpondu zuten, lorak ipini zituen...

  • Teresa Mezo Gidabaimena ateratzen Ameriketan

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Gidabaimena bere kabuz atera zuen. Ameriketan ezin da inora joan autorik gabe. Hasieran, bizilagun batek eramaten zuen Teresa elizara. Euskal abaderen bat zegoen inguruan.

  • Teresa Mezo Ameriketako bizimodua hobeagoa zen

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Euskal Herrira bisitan joan zenean bertan geratzeko zalantzak izan zituen, baina Ameriketako bizimodua hobeagoa zen.

  • Teresa Mezo Ameriketako emakumeen egoera

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Ameriketan euskalduna oso ondo ikusia izan da. Ez da inoiz baztertua sentitu emakumea izateagatik.

  • Teresa Mezo Eskerrak emateko eguna Ameriketan

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Eskerrak emateko eguna ospatzen dute. Eskerrak emateko arrazoi asko dituztela uste du Teresak. Nola ospatzen duten kontatzen du. Beste amerikarren jaiak ere ospatzen dituzte.

  • Javier Gomeza Ameriketako eta Euskal Herriko ezberdintasunak

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ameriketako eta Euskal Herriko ezberdintasunak. Ameriketan modernoagoa zen guztia eta makinekin lan egiten zen; Euskal Herrian, berriz, dena eskuz egiten zuten.

  • Regina Bastida Batzuk diru guztia gastatzen zuten alkoholean

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Euskaldunak ez dira drogen munduan ibili, baina alkohola asko kontsumitzen zen. Gutxi batzuk dena alkoholean gastatzen zuten, bere ustez, bakardade asko zeukatelako.

  • Regina Bastida Euskaldunen lanpostuak Ameriketan

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Senarraren ibilbide profesionala kontatzen du. Euskal asko artzain hasten baziren ere, gero lan onak izan zituen. Emakumeek ere etxetik kanpo lan egiten zuten, asko administrazioan.

  • Regina Bastida Bizimodu ona izan du

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Bizitza guztian lan egin du ez duelako seme-alabarik izan. Bizimodu ona izan du senarrarekin bidaiatzen eta bizitzen. Lan ona izan du Reginak ospitalean. Osasun ona ere izan du. Gaur egun helduen egoitza batean bizi da eta irakurtzen eta jaten pasatzen du eguna.

  • Regina Bastida Boiseko Aita Aldasoro abadea

    Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora

    Igandetan mezara joaten zen eta gero gosaltzera. Boisen izan duten abade euskaldun onena Aita Aldosoro izan zen. Meza euskaraz ematen zuen.

  • Fermin Bilbao Bigarren aldiz Ameriketara itzulera

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    1961ean joan zen Ameriketara baina bueltatzeko asmoarekin, 3 urterako kontratua baitzeukan. Bertan geratzeko modua, bertako emakume batekin ezkontzea zen. Kontratua amaitutakoan Euskal Herrira itzuli zen, baina gero berriro beste 3 urterako bueltatu zen Ameriketara. "Green card"a (bizileku txartela) lortu zuen azkenean.

  • Fermin Bilbao Arrantxoko bizimodua

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Bildotsak jaiotzeko garaian arrantxoan egoten ziren lanean. Sukaldari lanetan emakume amerikar bat egoten zen. Zer gosaltzen zuten. 12 lankide ziren, denak euskaldunak.

  • Anita Anakabe Elko inguruetan rodeoz-rodeo

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Aita Paradise Valleyra heldu zen eta zaldi-gurdiak Boisera eramatea izan zen bere lehenengo lana. Behizaina (bakeroa) izan zen eta zaldiak mantsoten zituen. Rodeoak izugarri gustatzen zitzaiozkion eta udak Elko inguruetako herrietan pasatzen zituzten, rodeoz-rodeo.

  • Anita Zubillaga "Xuri eta beltz" eta tripotak nola prestatu

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Euskal gastronomia kozinatzen erakutsi zion amak. "Xuri eta beltz" eta tripotak zer diren eta nola prestatzen diren azaltzen du.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza