Ohiturak, jatekoa, etxebizitza, garraiobideak, Euskal Herriko bizimoduarekiko desberdintasunak, egunerokoa, hiritartasuna, legeak, politika kontuak
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Hasieran artilea saltzen zen, baina gero Zelanda Berrian merkeago ekoizten zituzten okela eta artilea, eta artzaintzak beherakada handia jasan zuen bera handik itzuli zenerako. Hasita zeuden arrantxoetan behiak ipintzen.
Julen Madariaga Agirre (1932) Bilbo
Aitonaren etxaldean eman zuten lehen urtea Txilen. Gero, hirira aldatu ziren. Oroitzapen onak gogoan gelditzen ei dira; txarrak, desagertu. Maristetan sartu zituzten lau anaiak. Fraideak espainiarrak eta italiarrak ziren, oso eskuindarrak. Egur asko hartutakoa da eskolan. Eurak ere elementu ederrak omen ziren. Aita oso liberala eta errespetutsua zen. Herritik alde egin zutenean, negar egin zuten hurbileko guztiek.
Ama oilasko-saltzailea Mexikon e ta Donostian
Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia
Ama Mexikon egon zen bost urtez ahizpa baten pentsioan lanean. Baina diru pixka bat gehiago ateratzeko, bertako indioei oilasko txortak erosten zizkien, gero berak saltzeko. Gero, bere aitarekin ezkondu eta Donostiako San Martingo azokan oilasko-postua jarri zuen.
Ameriketako bizia I
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Oso interesgarria zela iruditzen zaio. 1966an Luther king hil zuten eta ondoren Kennedy. Hippie mugimendua ere orduan gertatu zen, eta baita Vietnam-eko gerla ere. Mugimendu kultural handia gertatu zen. Euskaldunak ez ziren batere interesatzen baina bera eta beste batzuk ordea, bai.
Ameriketako bizia II
Manex Lanatua (1948) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Partitzeko bezperetan iratze epaiten ari zen eta bi egunen buruan Los Angelesen zen. Izugarrizko jauzia izan zen. Okindegi batean hasi zen lanean bertan 8 orduz, eta oso arrotza zen hori beretzat. Ez zitzaion hango hipokresia gustatu, eta pentsaketak egiteko apaiz-etxe batean sartu nahi zuen. Horretarako Euskal Herrira itzuli zen.
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
Bakarrik joan zen Ameriketara. Hotel Españolera heldu zenean, euskaraz hartu zuten. Ugazaba etorri zenean, arrantxora eraman zuen. Leku ona izan omen zen, berogailu eta dutxa eta guzti.
Santi Intxausti Gerrikagoitia (1931) Gernika-Lumo
Berotzeko txapa edo ekonomika izaten zuten. Negua oso hotza izaten zen eta jatekoa ere izoztu egiten zitzaien. Arropak astean behin garbitzen zituzten. Ereñoko Etxeandiatarrekin ibili zen.
Brasilen ikasi zuen idazten eta irakurtzen
Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata
Brasilen ikasi zuen idazten eta irakurtzen. Mekaniko laguntzaile hasi eta mekanika ere ikasi zuen. Lanean aurrera egin zuen, baina osasunak egiten zion huts. Euskal Herrira itzuli zen, bueltatzekotan, baina ez zen itzuli. Urritxen, Etxanon, bizi izan dira harrezkero, azken bost urteetan izan ezik.
Ureztatzaile lanak
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Ez zen askorik joan ardiekin mendira. Bigarren urtean arrantxoan geratu zen lanean. Ureztatze lanak egiten zituen. Orain automatiko egiten da baina orduan egunero hiru ureztatzaile behar ziren. Bost gizon egoten ziren arrantxoan lanean. Julio Zabalaren emazteak, Maria Luisak, egiten zituen etxeko lanak. Langile bakoitzak bere etxea zeukan lotarako.
Artzainen emazteentzat bizimodu zaila
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Artzain euskaldunekin Ameriketara joan ziren emakumeentzat ez zen bizimodu erraza. Hizkuntza ez zuten ezagutzen; edonora joateko kotxea behar zen; umeak... Sasoi hartan gidabaimena azterketarik egin gabe ematen zuten. Berari horrelaxe eman zion polizien buruak, Javierren ugazaba ezaguna zuelako.
Wool Growers ostatuko menua
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Lehenengo Wool Growers ostatua nolakoa zen eta ze janari mota ematen zen kontatzen du.
Euskal txerrikiak egiten dituzte Wool Growersen
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Wool Growersen lukainkak, tripotak eta zingarra prestatzen dute. Bildotsen koskabiloak ere egiten dituzte denbora denean, baina ez da menuan egoten. Eskatzen duenarentzat prestatzen dira. Burmuina nola prestatzen zen kontatzen du.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Goizetan fresko egoten zen eta gero bero Australiako iparraldean. Hegoaldean, aldiz, hemengo antzera. Ondo jaten zuten Espainiarren artean bizi zelako. Italiarrek eta, ez zuten hain ondo jaten. Hemen jubilatuta, hara joan zen hamasei hilabetean han lan egin eta hangoa kobratu ahal izateko. Hamasei hilabetean egon zen kanaberaren garaian hango arduraduna izan zen baten hotelean lanean.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Atzerrira saltzen zen kanabera guztia. Mineral asko ateratzen dute Australian, eta trenean garraiatzen dute. Australia hemengo aldean aurreratuta zegoen. Frantzian ikusi zuen lehenengo aldiz telebista. Hemen astoa eta mandoa zebiltzan bitartean, han traktoreak.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Bizkaiko euskaldun asko zegoen. Batzuk aberastuta zeuden, lehenago joandakoak. Gipuzkoarrak ere bazeuden. Etxeak dotoreak ziren, baina egurrez egindakoak ziren. Euri gutxi egiten du iparraldean; denbora argia eta beroa izaten da. Hemen esaten da "Gabonetan kerixakin pagaukotsut", eta han gereziak daude Gabonetan.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Australiako lagunak autoa erosi zuen, eta 3000 km egin zituzten Melbournera joateko. Sartu ziren Sidneyra, eta galduta ibili ziren, hiritik irten ezinik. Hiria bera 60 km ingurukoa da. Sidney dotorea da.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Ezkondu eta hilabete eta erdira Australiara joan zen: han kanabera ebakitzen hasi zen eta gero kamioia erosi eta garraioan aritu zen. Sei hilabete egiten zituen iparraldean, Queenslanden, eta sei Melbournen, barazkien haztegietan. Hiru euskaldun ziren, eta besteak italiarrak ziren. Kanabera ebakitzea oso gogorra da. Diru apur bat irabazita, kamioia erosi zuen. Oso bero egoten zen; suge piloa ere bai.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.
Maria Luisa Urrutxua Larrazabal (1922) Sopela
Ezkondu ostean, Venezuelara joan zen eta urte bi egin zituen, etxea erosteko beste diru egin arte. Pozik bizi izan zen han. Hango ibilerak kontatzen ditu.
Carmelo Bilbao Aretxabaleta (1945) Markina-Xemein
Pilotako lesioetatik ez zenez osatu, lanean hasi zen Danobat lantegian, baina hilabete gutxira Ameriketara bueltatzeko aukera eman zioten, pilotako epaile bezala. Lantegian baimen bat eskatu zuen. Ameriketan 4-5 lagun bizi ziren etxe berean. Soldata. Bizimodua.