Diasporan jaiotakoak

Bigarren eta hirugarren belaunaldiak, ikasketak, ibilbidea

  • Anita Anakabe Familiako denda Elkon 1936tik

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    1936an aitak Elkon denda bat zabaldu zuen. Elkon bizpahiru denda zeuden garai hartan eta denetarik saltzen zuten. II. Mungu Gerraren ondoren denda gehiago zabaldu zirenez herrian, aitaren dendak janaria saltzeari utzi zion.

  • Anita Anakabe Boiseko eta Oñatiko unibertsitateen arteko elkar-truke programa

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Boisen egin zituen unibertsitateko ikasketak eta hirugarren urtean, Oñatin ikasturte bat pasatu zuen, unibertsitateen arteko elkar-truke programa baten bitartez Oñatin pasa zuen ikasturte bat. Ia 80 ikasle. Agustinoetan lo egiten zuten. Zer ikasten zuten kontatzen du.

  • Anita Anakabe Oñatin CIAkoak zirela pentsatzen zuten

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Oñatiko unibertsitatean elkar-trukean joan ziren urtean eraiki zen Oñatiko koartela, estatubatuarrak CIAkoak omen zirelako. Oñatira heldu zirenean, bi tankez inguratuta sartu ziren herrira.

  • Anita Anakabe Oñatin ikasle bezala pasatako ikasturtea

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Oñatin ikasle garaian pasatako denboran oso ondo pasatu zuen. Gidatzeko karneta zuen eta alde abtetik bestera ibiltzen ziren. Hizkuntzarekin ez zuen inoiz arazorik izan.

  • Anita Anakabe Seme-alabekin ikasturte batez Markinan bizitzen

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    1994-1995ean, Markinan bizitzen egon ziren, seme-alabek euskara ikasteko. Anita AEK-ra joaten zen ere eta han ikasitakoarekin, Ameriketan eusakra irakasteko apunteak hartu zituen.

  • Anita Anakabe Seme-alabei euskara transmititu die

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Asteburuetan Boisera joaten da eta han euskaraz egiten du. Seme-alabek ere badakite euskaraz.

  • Anita Zubillaga Euskaldunak Susanville inguruetan

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Bost urterekin eskolara joaten hasi zen eta ez zekien ingelesez hitz egiten, etxean euskaraz egiten zutelako. Eskolan beste haur euskaldun batzuk ere bazeuden. Urteko pikniketan eta ospakizunetarako elkartzen ziren.

  • Anita Zubillaga FBIaren idazkaria San Frantziskon

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Ikasketak amaituta San Frantziskora joan zen lanera eta FBIko idazkari bezala lan egin zuen. Garai hartan Black Panther Party alderdi politikoarekin gatazkak egon zirela kontatzen du.

  • Jean Goñi Amerikar batekin ezkondua

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Bakersfieldeko emakume batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. Euskaraz ez dakite, baina gaztelaniaz eta frantsesez bai.

  • Jenny Maitia Alabak euskaldunekin ezkonduta

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Bi alaba ditu eta biak euskaldun gurasoak dituzten pertsonekin ezkonduta daude. Pikniketan ezagutu ziren bi bikoteak.

  • Jenny Maitia Gertakari esanguratsuak: Vietnamgo gerla eta hippyen mugimendia

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Vietnamgo gerla hasi zenean institutua bukatzen zebilen. Bere bi lehengusu libratu egin ziren gizenak zeudelako. Hippyen mugimendua hasi zenean, San Frantziskon bizi zen Jenny eta dena oso ezberdina zela kontatzen du.

  • Michael Bidart Akordeoia jotzen du gaztetatik

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Lehengusina batek akordeoia jotzen zuen eta berari ere asko gustatzen zitzaion. Chinon italiar bat zegoen eta harekin ikasi zuen jotzen. Amaren laguntza ere izan zuen. Chinon herrialde askotako jendea zegoen eta haiek kontratau egiten zioten akordeoia jotzeko.

  • Michael Bidart Aitonak transmititu die bilobei euskara

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Hemeretzi urterekin ezkondu ziren Mike eta Jeanette. Oraindik ikasketak amaitu gabe zituen. Seme bat eta alaba bat dituzte. Biek dakite euskaraz, batez ere Miken aita beraiekin bizi zelako eta hark transmititu zielako. Pilotan eta kantan ere ibiliak dira.

  • Michael Bidart Hainbat diska kaleratu ditu

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Hainbat diska kaleratu ditu, bera bakarrik eta alabarekin. Lehenengoa 1987an kaleratu zuen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza