Bigarren eta hirugarren belaunaldiak, ikasketak, ibilbidea
Boisen jaiotako euskalduna
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Boisen jaio zen Begoña. Aita Nabarnizkoa zuen eta ama gernikarra. Aita 19 urterekin joan zen Ameriketara, bertan bi anai zituelako. Joan-etorrian ibiltzen zen eta horrela ezagutu zuen emaztea, Gernikan. Ezkondu eta Ameriketara joan ziren. Heldu eta hiru astetara jaio zen bere ahizpa Miren, eta gero Begoña.
Egunero hizkuntza bat praktikatzen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Senarrarekin egun batez euskaraz, bestean ingelesez eta hirugarrenean gaztelaniaz egiten zuen. Erizaina izan da Begoña eta mexikarrekin hitz egiteko gaztelaniaz ikasi nahi zuen.
Euskara batua ez du ondo ulertzen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Eritzaintza ikasi zuen Boiseko unibertsitatean eta 42 urtez ospitalean lan egin du. Euskara batua ulertzeko zailtasunak ditu eta iparraldekoekin ere, ingelesez egiten du.
Garai batean Boise txikia zen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Umea zenean, Boise nahiko txikia zen. Auzotar asko kanpotarrak ziren eta denak elkarrekin ibiltzen ziren. Euskal etxera joaten zirenean, gizonek dirua ematen zieten gozokiak erosteko.
Euskarazko transmisioa mantentzea ez da erraza
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Alabei eta bilobei euskaraz egin die beti Teresak. Beraiekin bizi diren bilobek ere euskaraz dakite. Transmisioa mantentzea ez da erraza. Gaur egun ingelesez ateratzen zaio lehenengo hitza, baina euskaraz amesten du.
Haurtzaro gogorra ama gabe
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Aitak Boisetik 10-12 millara dagoen arrantxo bat erosi zuen, baina ama hil zenean arrantxo hura saldu eta Euskal Herrira bueltatu zen bi urtez. Itzultzean, beste arrantxo bat errentan hartu zuen eta emakume batekin ezkondu zen. Reginak hamasei urte zituela Nampara (Idaho) joan zen bizitzera osaba eta izebarekin, bertan ikasten jarraitzeko aukera zuelako. Bi urtera Boisera itzuli zen eritzaintzako ikasketak egiteko. Amaren falta egunero nabaritzen du nahiz eta urte asko pasatu diren.
II. Mundu Gerrako erizaina Kalifornian
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
IzebaRegina eta osaba Juanen Modern Hotelean bizi izan zen, bere hiru lehengusinekin batera. Boisera bueltatu zen erizaintza ikastera eta gero anestesista espezializazioa egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Kaliforniara joan zen erizain bezala laguntzera.
Euskaldunen lanpostuak Ameriketan
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Senarraren ibilbide profesionala kontatzen du. Euskal asko artzain hasten baziren ere, gero lan onak izan zituen. Emakumeek ere etxetik kanpo lan egiten zuten, asko administrazioan.
Urtero hiru ikasleei ikasketak ordaintzen die
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Senarrak eta berak diru bat utzi dute, urtean hiru ikasleei bekak eskeintzeko.
103 urtera heltzeko gomendioak
Regina Bastida Arrizabalaga (1922) Diaspora
Lagun bi alargundu zirenean alkohola edaten hasi ziren eta bere buruari esan zion alarguntzen bazen ez zuelako tantarik ere edango. Ondo jaten du, postre gutxirekin.
NABO elkartea: "Udaleku" ekimenaren antolaketa
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk antolatutako lehenengo "Udaleku"a 1978an sortu zen eta hiru lekutan egin zen: Boisen, Renon eta San Frantziskon. Jon Oñatibia bertaratzen zen euskara gazteei erakusteko. Hamabost egun irauten zuten. Haurren adina. Lo egiteko eta jateko lekuak. Udalekuetan egiten diren ekintzan: dantza, kirola, euskara...
Ezkondu eta Salt Lake Cityra bueltatu ziren
Jean Flescher (1963) Diaspora
Emaztearen gurasoak euskaldunak dira ere. Euskara ikasten ari da. Ezkontza batean ezagutu ziren Bakersfielden. Ezkondu eta Salt Lake Cityra joan ziren bizitzera, hiri txikiagoa zelako. Eraikuntzan egin du lan Jeanek.
Euskara bere kabuz ikasi zuen
Jean Flescher (1963) Diaspora
Hamabi urtez bizi izan zen San Frantziskon, baina gainontzeko bizitza Salt Lake Cityn pasatu du. Etxean ingelesez egiten zuten, aitak ez zekielako euskaraz. Hala ere, hau hil zenean Jean bere kabuz hasi zen euskaraz ikasten, abade batek utzitako bi libururekin. Amak ere laguntzen zion baina haien arteko komunikazioa ingelesez da. San Frantziskon bizitzen egon zenean, hango euskaldunekin harreman asko izan zuen eta euskaraz egiteko aukera zuen.
San Frantziskon inportazio-negozioa
Jean Flescher (1963) Diaspora
Lau urtez izan zen Utahko euskal klubeko zuzendaria. Gero San Frantziskora joan zen eta inportazio-negozio bat zabaldu zuen.
Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen
Jean Flescher (1963) Diaspora
Akordeoia bere kabuz jotzen ikasi zuen, Utahko euskal klubera joaten hasi zenean. Akordeoia erosteko aukera dago Utahn, mormoiek ere asko jotzen dutelako. Gitarra, bateria eta panderoa ere jotzen badaki.
Hitanoa Estatu Batuetan
Jean Flescher (1963) Diaspora
Bi seme-alaba ditu. Semeak ondo daki euskaraz eta alaba ikasten ari da. Semeak euskalkiak eta hitanoa ikasi nahi duenez, aitarekin horrela ibiltzen da. Hitanoarekin izan zuen lehenengo kontaktua bere ama ahizpekin noka entzutean izan zen. San Frantziskon badago hika entzuteko aukera gaur egun ere.
"Amerikanoak" musika taldea
Jean Flescher (1963) Diaspora
San Frantziskon bizi zela, hango euskal etxeko aktore batzuek Zuberoko pastorala egin naiz zuten. Musikariak bertan zituzten obrarako eta elkartu zirenen artean musika-talde bat sortu zuten 1994 inguruan. Partaideak aipatzen ditu, zaharrak eta berriak. Semeak ere taldean panderoa jotzen du. Euskal musika eta gurasoengandik ikasitakoak jotzen dituzte. Urruti bizi direnez ez dituzte entseguak egiten. Udan ia astebururo ematen dituzte kontzertuak.
Arrantxoko hizkuntza euskara zen
Pete Paris (1952) Diaspora
Familiako arrantxoan lan egiten zuten guztiak euskaldunak ziren eta izeba baten senarra zen amerikano bakarra. Petek ez zekien ingelesez hitz egiten, arrantxoko hizkuntza euskara zelako.
Eskolan hasi zen ingelesa jakin gabe
Pete Paris (1952) Diaspora
Eskolan hasi zenean ez zekien ingelesez hitz egiten. Beste haurren irainak jasotzen zituen arrantxoan bizi zelako eta ez kalean. Gero mojen eskola batera joan zen eta lehenengo egunean ostiko bat jo zion moja bati. Lehengusuak eta berak eskolatik piper asko egiten zituzten eta bihurriak ere baziren.
1929ko krak-etik libratu ziren justu-justu
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Anitaren anaiordeak berak baino 40 urte gehiago zituen. 1928an, aitak eta bere lehenengo emazteak McDermitten zuten denda saldu eta Gasteizera joan ziren urtebetez. 1929ko krak-etik salbatu ziren. Urtebetera Estatu Batuetara bueltatu ziren eta Berkeleyn denda zabaldu zuten.