Euskal Herriarekin harremana

Komunikazioa Euskal Herrikoekin (gutunak, telefonoa...), dirua etxera bidaltzea, Euskal Herrira bisitak, jaioterriarekiko sentimendua eta harremana, Euskal Herrikoen bisitak, Euskal Herriko egoera politikoa

  • Jose Mari Coscarart Bi urtetik behin Euskal Herria bisitan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Anaiak eta bera asko joan dira Euskal Herrira bisitan. Bi urteteik behin joaten da Jose Mari. Badaude inoiz itzuli ez direnak ere.

  • Jenny Maitia Etxea eta bihotza Baigorrin

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Hamalau urterekin joan zen lehenengoz Euskal Herrira bisitan. Baigorrin, amari galdetzen zion zergatik utzi zuen hain leku ederra. Honek erantzuten zion 1945ean, gerla bukatuta, ez zegoela lanik inorentzat eta aitonak handik joateko esaten ziela. Ama bi urtetik behin joaten zen Euskal Herrira bisitan eta berarentzat "etxea" bertan zuen, ez Ameriketan.

  • Jenny Maitia Euskalduna izateaz oso harro

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Amerikarra da izatez baina euskalduna izateaz ere oso harro dago.

  • Michael Bidart 1991tik urtero joaten dira Euskal Herrira

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Hamaika urte zituela joan zen lehenengoz Euskal Herrira. 1977an eta 1991an joan zen berriz, baina geroztik urtero joaten da.

  • Michael Bidart Euskal Herria asko aurreratu da

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Lehenengo aldiz Euskal Herrira joan zenean ezberdintasun asko ikusi zituen. Euskal Herrian bizitza atzeratuagoa zen. Gaur egun, ordea, Euskal Herrian bideak eta lana hobeagoa dela uste du.

  • 1072 Emigrazio-immigrazioa

    Inaxi Retegi Elizegi (1925), Lorentxa Saizar Lopetegi (1927) Oiartzun

    Inaxiren amaren senideek, Ameriketara joan eta gero ere, idazten zioten ahizpari. Han lana aurkitu zuten. Lehen jende asko joaten zen Ameriketara. Orain ere etortzen dira hona.

  • Zipriano Irigoien Jende asko joaten zen Ameriketara

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Etxean sobera ziren gehienak Ameriketara joaten ziren. Hemeretzi seme-alaba izan zituen familia batek Erratzun. Aitaren arreba bat ezkondu ondoren Ameriketara joan zen, Buenos Airesera. Haren semea, ordea, Erratzun hezi zuten 19 urte eduki arte. Hark hamaika seme-alaba izan zituen. Ziprianoren gurasoekin harremana mantendu zuten gutun bidez.

  • Zipriano Irigoien Gurasoak erratzuarrak

    Zipriano Irigoien Dualde (1922) Baztan

    Aita-amak Erratzukoak ziren; aita Etxegarai-beheitiko semea eta ama Mamutsen bordakoa. Amaren aita Erratzura joan zen desertore eta Mamutsen bordara ezkondu zen. Ama-eta zortzi anai-arreba ziren, eta erdiak Argentinara joan ziren. Badute harremana.

  • Jose Antonio Luzar Euskal Herria asko hobetu da joan zenetik

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Anaia zaharrena Ameriketara joan zen lanera ere. Istripu batez hil zen. Jose Antonio sei aldiz bueltatu da bisitan Euskal Herrira eta oso aldatuta ikusten du, hobera. Orain jende gutxi joaten da lanera Ameriketara.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza