Komunikazioa Euskal Herrikoekin (gutunak, telefonoa...), dirua etxera bidaltzea, Euskal Herrira bisitak, jaioterriarekiko sentimendua eta harremana, Euskal Herrikoen bisitak, Euskal Herriko egoera politikoa
Carmen Larruskain Madariaga (1926) Gernika-Lumo
Apaizarekin konfesatzera joaten ziren. Bazen apaiz bat neska-mutilen kontuak jakin nahi izaten zituena. Berak nobioa izan zuenean, ordurako ez zegoen konfesatu beharrik. Senarra Ameriketatik etorri zenean, ezkondu egin zen. Auzokoa zuen, Santa Luziakoa. Nola ezagutu zuten elkar kontatzen du. Ezkondu eta gero ere, senarra Ameriketan egon zen urte luzez. Gutuna bidaltzen zioten elkarri. Senarrak dirua bidaltzen zion.
Artzain, gizarte segurantzarik gabe
Anastasio Beaskoetxea Egiarte (1925) Mendata
Estatu Batuetara joan zen, emaztea eta umeak utzita. Emazteari bidaltzen zion dirua. Artzain zegoela, ez zuten gizarte segurantzarik. Etxera itzuli zen, zazpi hilabete eginda Ameriketan.
Kaliforniako artzainaren oporrak
Louis Biscaichipy (1920) Ezterenzubi
Artzainak bakantzetaz baliatzen ziren han berean zauzkaten familiaren eta herritarren ikusteko. Batzutan Euskal Herrira ere etortzen ziren. Louis Biscaichipy-k Chinoko arrebaren etxean iragaiten zituen bakantzak (25 egun urtean). Salbu 1973an, lau urteren buruan, bere gozalabaren ezteietaz baliatu zen Euskal Herrira itzultzeko eta bere familiaz gozatzeko. Bi urteren buruan, 1975ean, definitiboki sartu zen Ezterenzubira bere semea Jean-Pierre laguntzeko etxaldeko lanetan.
Venezuelara eta Austrialiara lanera joandako senideak
Gotzone Arostegi Bengoetxea (1961) Gizaburuaga
Osaba eta izeba batzuk Venezuelara eta Australiara joan ziren lanera. Aitonaren anaia batzuk ere Ameriketara joan ziren lanera. Haien ondorengoak bisitan egon izan dira Euskal Herrian.
Euskal Herrira behin joan da bisitan
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Behin joan da Euskal Herrira bisitan, 1974an. Hilabete egon zen bertan. Aldaketa gutxi sumatu zituen, baina badaki orain oso aldatuta dagoela.
Aita 10 urtez Ameriketan lanean
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Bederatzi urte zituenean, aita Ameriketara (Idaho) joan zen artzain eta, bisitan bueltatzen bazen ere, ez zen Aulestira bizitzera bueltatu 1962. urtera arte. Urte berean Jose Antonio joan zen lanera Idahora.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Kanabera ebakitzen eta kamioiarekin kargatzen egiten zuten lan. Tomateak landatzeko eta batzeko ere makinak daude Australian. Tomate eta piper ona hartzen dute Australian; azalore kamioikadak kargatzen zituzten. "Berdura farman" gutxi ordaintzen zieten; kanaberan asko. Txekea bidaltzen zen kartaz, eta hemengo bankuetan kobratzen zen. Orain ere apurren bat kobratzen du. Dirua aurrezte aldera, ez zuten gasturik egin nahi, baina bulegokoak esan zien kamioi berria erosteko, bestela aurreztutakoa zergetan ordaindu beharko zutela.
Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo
1960an, hogeita hamar urterekin, Ameriketara joan zen, eta 1964an etorri zen bueltan, ezkontzera. Urte berean Ameriketara itzuli zen beste hiru urte eta erdirako. 1968an etxeratu zen. Hemen lan gutxi zegoen eta Ameriketan hiru urte eginda, etxe ona eros zitekeen Gernikan. Berak etxea egin eta lursaila erosi zuen.
Amak Euskal Herrira bueltatu nahi zuen
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Amarentzat gogorra izan zen Ameriketara ohitzea. Familia asko botatzen zuen faltan. Begoñak gogoan du bere amak lehenengoz telefonoz bere ama eta ahizparekin hitz egin zuenekoa. Amak askotan esaten zuen ozeanoa erdian egongo ez balitz aspaldi hartu izango zituela alabak eta Euskal Herrira bueltatu izango zela. Ez zuen bizimodu txarra Ameriketan, baina triste egoten zen. Lagun onak zituen, gernikarrak asko, eta etxean inoiz ez zitzaien ezer falta. Baina bizimodua gogorra egin zitzaion amari.
Euskal Herrira bisita ugari
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Erizaintza ikasten zebilenean, hilabete batez joan zen Euskal Herrira eta han Linorekin (senarra) elkartu zen berriz ere. Oraindik ez ziren nobioak, baina urtebete eta erdira ezkondu ziren. Gutxi gorabehera urte bat edo bitik behin joan izan dira bisitan, baina Lino sarriagoa joaten zen, gurasoak gaixorik zituelako. Gernikara azkenengo aldiz orain dela 6 urte joan zen.
Euskalduna eta amerikarra da
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Azkenekoz Euskal Herrira bisitan joan zenean, ez zitzaion egoera asko gustatu. Euskalduna eta amerikarra da.
Ameriketara joateko arrazoia
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Teresak 11 urte zituenean joan zen Antonio (senarra eta orduan bizilaguna) Ameriketara. Zortzi urteren buruan, inori ezer esan gabe bueltatu zenean, amari ia bihotzekoak eman zion. Laguntzera joan zen Teresa eta ordutik Antonio bere atzetik ibiltzen hasi zen. Ameriketan egondako osaba bati galdetu zion ea nolakoa zen hango bizimodua eta joatea erabaki zuen.
Madrilen poliziarekin izandako liskarra
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Lehenengo aldiz Euskal Herrira bisitan joan zenean Madrilen polizia batekin izandako liskarra kontatzen du. Larrocea abizena zuela esan zuen eta poliziak esaten zion Espainian ez zela Larrocea, Mezo baizik.
1979an ezagutu zuen Euskal Herriko familia guztia
Jean Flescher (1963) Diaspora
Lau urterekin joan zen lehenengoz Euskal Herrira eta bost hilabete pasatu zituen bertan. 1979an, gaztea zelarik, berriz itzuli zen hiru hilabetetarako. Familia guztia ezagutu zuen orduan.
NABO elkartea: "Ateak ireki" programa
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABO beti laguntzeko prest egoten da. "Ateak ireki" programan 30 gazte Goierrira joaten dira urtero. Garai batean egon ziren Boise eta Oñatiren arteko harremanak egiteko programak ere.
Seme-alabekin ikasturte batez Markinan bizitzen
Anita Anakabe (1954) Diaspora
1994-1995ean, Markinan bizitzen egon ziren, seme-alabek euskara ikasteko. Anita AEK-ra joaten zen ere eta han ikasitakoarekin, Ameriketan eusakra irakasteko apunteak hartu zituen.
Euskara familian ikasi du
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Euskal Herrira lau urtetik behin joan izan da eta bertako familiarekin harremana mantentzen du. Ezkondu aurretik euskara piska bat galdua zuen baina ezkondu ondoren berriz ere hartu zion.
Bost anai Ameriketan lanean
Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai
Ezkondu eta gero joan zen lehenengo aldiz bisitan Euskal Herrira. Orain dela 28 urte joan zen azkenengo aldiz. Bost anaia joan ziren Ameriketara lanera.
Euskal Herrira bisitak
Jean Goñi (1949) Baigorri
Gurasoak bizi zirela joaten zen Euskal Herrira bisitan, baina hil direnetik ez da asko joan. Emaztearekin eta bi alabekin joaten zen.
Euskal Herrira bisitak
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
1966an joan zen lehenengo aldiz bisitan Euskal Herrira. Ez zuen aldaketarik nabaritu, bere herria oso txikia zelako. Ameriketara ez ziren Gipuzkoatik eta Lapurditik joaten.