Euskaldun sentimendua

Euskal Herriarekiko eta euskararekiko sentimendua, euskal komunitatea

  • Jean Flescher NABO elkartea: finantziazioa

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    NABO elkartea kide bakoitzaren kuoten bidez eta Eusko Jaurlaritzako laguntzen bidez finantziatzen da. Mus txapelketetara joateko dirua euskal etxe bakoitzak jartzen du. Donazioen bidez dirua lortzen dute ere.

  • Jean Flescher NABO elkartea: bertsolaritza

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Euskal filmeak eskaintzen dituzte eta bertsolaritza bultzatzen dute ere. Ameriketako bertsolari famatu batzuk aipatzen ditu. Gaur egun online bertso-eskola bat dago.

  • Jean Flescher Hitanoa Estatu Batuetan

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Bi seme-alaba ditu. Semeak ondo daki euskaraz eta alaba ikasten ari da. Semeak euskalkiak eta hitanoa ikasi nahi duenez, aitarekin horrela ibiltzen da. Hitanoarekin izan zuen lehenengo kontaktua bere ama ahizpekin noka entzutean izan zen. San Frantziskon badago hika entzuteko aukera gaur egun ere.

  • Jean Flescher "Amerikanoak" musika taldea

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantziskon bizi zela, hango euskal etxeko aktore batzuek Zuberoko pastorala egin naiz zuten. Musikariak bertan zituzten obrarako eta elkartu zirenen artean musika-talde bat sortu zuten 1994 inguruan. Partaideak aipatzen ditu, zaharrak eta berriak. Semeak ere taldean panderoa jotzen du. Euskal musika eta gurasoengandik ikasitakoak jotzen dituzte. Urruti bizi direnez ez dituzte entseguak egiten. Udan ia astebururo ematen dituzte kontzertuak.

  • Jean Flescher Euskal musikari eta taldeak Ameriketan

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Ameriketan badaude euskal musikariak eta taldeak.

  • Jean Flescher Gazteak euskal etxeetara hurbiltzeko zailtasunak

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Salt Lake Cityra joandako azken bi gazteek ez zuten euskararik egiten eta ez dute euskal klubetako ekimenetan parte hartzeko grinik.

  • Jean Goñi San Frantziskoko hegoaldeko eta iparraldeko euskaldunak

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    San Frantziskon hegoaldeko eta iparraldeko nafarrak elkarrekin ibiltzen ziren. Antzekotasun asko zituzten, baina ezberdinak ere baziren.

  • Jean Goñi San Frantziskon geroz eta euskaldun gutxiago

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Gaur egun euskal etxean elkartzen direnen artean 50-60 inguru izango dira euskaraz hitz egiten dutenak.

  • Jean Goñi Euskaldunak beti ondo ikusiak Ameriketan

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Euskaldunak oso ondo ikusiak izan dira Ameriketan, lasaiak eta langileak izan direlako. Tabernazalea da euskalduna, baina ez da inoiz diru gabe geldituko.

  • Jose Mari Coscarart Ardien arrantxoak Ameriketan

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Euskaldun gehiago ezagutu ditu Ameriketan Euskal Herrian baino. Batzuek arrantxo handiak zituzten eta euskal langile asko. Gaur egun negozioak aldatuz joan dira.

  • Jenny Maitia Euskalduna izateaz oso harro

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Amerikarra da izatez baina euskalduna izateaz ere oso harro dago.

  • Michael Bidart Euskaldunen arteko familia handia

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aitaren eta familiako gertuko pertsona guztiak ziren euskaldunak eta berak beti izan du euskara. Euskaldunen artean familia handi bat osatu dute beti.

  • Miren Begoña Bilbao Azkorra Euskararen etorkizunaz

    Miren Begoña Bilbao Azkorra (1957) Getxo

    Euskararen etorkizuna ona dela iruditzen zaio. Badira euskaraz hitz egiten duten edo euskara ikasten ari diren kanpotarrak eta hori garrantzitsua iruditzen zaio.

  • Gazteek ez dakite zer den euskalduna izatea

    Diaspora

    Garai batean joaten zen kartetan jokatzera euskal etxera. Pinkinetara eta Elkon uztailaren 4an antolatzen den jaialdira joaten da. Euskal jatorriko gaur egungo gazteek ez dakite zer den euskara edo euskalduna izatea.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza