Euskal Herriarekiko eta euskararekiko sentimendua, euskal komunitatea
Euskaldunak Argentinan
Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Aretxabaleta
1975. urtearen bukaeran itzuli zen Jesusa Argentinatik. Txiki eta Otaegi hil zituztenean Buenos Airesko Gernikako Arbolaren ondoan protesta-elkarretaratzea izan zuten hango euskaldunek. Urtean behin Argentina osoko euskaldunek hiri ezberdinetan elkartzeko ohitura zuten. Rosario hirian izugarrizko jende pila bildu zela gogoratzen du Jesusak.
Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan
Batzuetan ondo, beste batzuetan ez hainbeste, baina inoiz ez arras ongi Ameriketan. Pentsamendua Euskal Herrian izaten zuten: lagunak, neskatxak... Ez zen epe jakin baterako joan, nahi beste denbora gera zitekeen legez, hurrengoak ez bezala.
Erbestean zegoen euskal gobernuarentzat diru-bilketak
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Boiseko euskal etxea etxetik oso gertu zeukaten eta denbora asko pasatzen zuten bertan. Amarekin abesti asko ikasi zituzten. "San Ignazioren Martxa" eta Agirre lehendakariaren aldeko abesti bat kantatzen du. Amak, erbestean zegoen euskal gobernuarentzat diru-bilketak egiten zituen. Lehendakariaren idazkariak bidali zion eskutitza gordeta dauka Begoñak.
Euskalduna ala amerikarra?
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Denborarekin bertakoa bihurtzen zara eta urteak pasa ahala gero eta zailagoa da Euskal Herrira itzultzea.
San Frantziskon iparraldekoak eta baztandarrak nagusi
Jean Flescher (1963) Diaspora
San Frantziskon euskal asko egon dira, batez ere Iparraldekoak eta Baztan ingurukoak. Hauek euskal etxean biltzeko ohitura izan dute beti. Bizkaitar batzuk ere bazeuden eta "Des Alpes" ostatuan biltzeko ohitura zuten, hango jabea Bermeokoa zelako. Bizkaitarren eta nafarren/iparraldekoen artean batzuetan komunikazioa zaila zen, euskalkia zela eta. Orduan ez ziren euskarazko klaseak egoten.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Saint Pierre et Miquelon irlan egon zen. Euskal kutsua zuen bera joan zenean 1963 inguruan. Frontoia ere bazegoen eta goian "Zazpiak bat" jartzen zuen. Euskaldun batek egina omen zen frontoia. Euskaldunak, bretoiak eta normandoak omen ziren bertako bizilagunak. Handik Saint John`s-era joan zen. Guztira 20 urtetik gora egin zituen.
Joseba Beobide Arburua (1937) Zumaia
Saint Pierre-n ba omen zen iparraldeko gizon euskaldun bat, baina bera joan zenerako jada hila zen. Hala ere euskal kutsua nabari zen; esaterako, euskal festa ospatzen zuten urtero. Euskal festa horietako batean pilotan txapeldun geratu zen bera. Bazegoen euskal sentimendu bat.
Asko ibili den euskaldun baten nortasuna
Jean-Pierre Erreca (1931) Urepele
Jean-Pierre euskalduna senditzen da lehenik, bixtan dena, bainan denbora berean nonahikoa, « kosmopolitoa ».
Zipri Urkiza Artetxebarria (1945) Mendata
Euskal Jaiak egiten zirenean, milaka euskaldun batzen ziren AEBn. Herri kirolak egiten ziren. Desertuak itzelak izaten zirela dio, behe-lainoarekin galtzeko modukoak. Zaldiari eta txakurrari esker egiten zutela aurrera esaten du.
Euskalduna izateaz oso harro
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Euskaldunek amerikarrak eskuzabalik hartu dituzte beti haien jaialdietan. Umetan, Irlandako bizilagun bat zuten eta harek esaten zuen munduan hiru pertsona mota daudela: euskaldunak, irlandarrak eta bata eta bestea izatea tokatu ez direnak. Oso harro dago euskalduna izateaz.
Ameriketako euskal pikniken sorrera eta ohitura
Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora
Urtero euskal zentroak San Inazioak ospatzen ditu eta piknikean elkartzen dira. Beste herrietan ere egiten dira euskal piknikak. Boisen sortu zen emakume euskaldunen elkarteak sortu zuek pikniken ohitura. Hasieran ostatuetan antolatzen ziren.
Euskalduna eta amerikarra da
Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano
Azkenekoz Euskal Herrira bisitan joan zenean, ez zitzaion egoera asko gustatu. Euskalduna eta amerikarra da.
Baserria eta familia nola aldatu zen
Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano
Euskalduna eta amerikarra sentitzen da Teresa. Ameriketan gustura dago, baina Euskal Herrian ere gustura egoten da. 72 lehengusu izatera heldu dira. Ameriketan zegoela jaio zen bere anaia txikiena eta gero sorpresa handia eraman zuen, berarekin eta beste anai-arrebekin alderatuta, gurasoek nola tratatzen zuten ikustean.
NABO elkartea: "Udaleku" ekimenaren antolaketa
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk antolatutako lehenengo "Udaleku"a 1978an sortu zen eta hiru lekutan egin zen: Boisen, Renon eta San Frantziskon. Jon Oñatibia bertaratzen zen euskara gazteei erakusteko. Hamabost egun irauten zuten. Haurren adina. Lo egiteko eta jateko lekuak. Udalekuetan egiten diren ekintzan: dantza, kirola, euskara...
NABO elkartea: elkarteak eta ekimen nagusiak
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOn dauden elkarteetatik bi kanadarrak dira, bat frantziakoa (Saint-Pierre eta Mikelune) eta gainontzekoak Estatu Batuarrak. Mexikorekin harremana dute baina ez daude NABOren barruan. NABOk gaur egun daukan ekimen nagusia "Udaleku" da.
NABO elkartea: sorrera
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABO (North American Basque Organization) 1973an sortu zen, zortzi euskal elkarteren elkarketarekin. Gaur egun 40 elkartek osatzen dute. Utahko elkarteko ordezkaria izan zen NABOn eta gero zuzendari izatera heldu zen.
Euskal komunitatea ezagutzeko nahia
Jean Flescher (1963) Diaspora
Kaliforniako familia bisitatzera joaten zirenean ikusten zuen zer zen euskal komunitatea, zer zen euskaldun izatea... aita hil zenean bere kabuz hasi zen Jean Salt Lake Cityko euskal klubera gerturatze.
NABO elkartea: pilota ikastaroak eta txapelketak
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk pilota ikastaroak, udalekuak eta txapelketak antolatzen ditu.
NABO elkartea: mus txapelketak
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABOk mus txapelketak antolatzen ditu elkarteen artean. Gero, nazioarteko txapelketara joaten dira. Herrialde-partaideak aipatzen ditu.
NABO elkartea: "Ateak ireki" programa
Jean Flescher (1963) Diaspora
NABO beti laguntzeko prest egoten da. "Ateak ireki" programan 30 gazte Goierrira joaten dira urtero. Garai batean egon ziren Boise eta Oñatiren arteko harremanak egiteko programak ere.