Dantza-taldeak, karta-jokoa, pilota-eskolak, ikastaroak, txapelketak, udalekuak, bestelako ekintzak
San Frantziskoko garai bateko euskal kluba
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
San Frantziskoko euskal etxea sortu aurretik zegoen euskal klubeko kideak baziren Isabelle eta bere senarra. Euskal piknikak, Bastillaren eguna, euskal dantzak... antolatzen ziren Golden Gate parkean. Euskal meza ere izaten zen.
Mus txapelketak Ameriketan
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
Igandero bazkal ostean musean jokatzen dira euskal etxean. San Frantziskon eta inguruetan (Kalifornian eta Nevadan) antolatzen diren mus txapelketak aipatzen ditu. Munduko txapelketetara joaten dira maiz.
Euskal klubeko abesbatzako kidea da
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
Euskal klubeko abesbatzako kidea da. Elizako kantak eta bestelakoak kantatzen dituzte. "Uxo xuria" eta "Euskal Herriko mendiak" kantak abesten ditu
San Frantziskoko euskal etxeko ekimenak
Jean Goñi (1949) Baigorri
San Frantziskoko euskal etxeko ekimenak: dantzak, pilota, meza... Urte askoz apaiz euskalduna izan dute eta gela txiki bat ere bazuen euskal etxean. Inguruko euskaldunak batzeko lan handia egin zuen eta ondorioz NABO (North American Basque Association) sortu zen eta jaialdiak egiten zituzten hiri ezberdinetan.
San Frantziskoko klika
Jean Goñi (1949) Baigorri
San Frantziskoko klikaren sorrera, ekimenak, dantzariak...
Gardnervilleko urteroko mus-txapelketa
Jean Goñi (1949) Baigorri
Mus jokoa beti oso garrantzitsua izan da bertako euskaldunentzat. Txapelketetan ibili izan dan Jean. Gardnervilleko kasinoan egiten da Kaliforniako mus-txapelketa handiena.
Udalekuak San Frantziskon
Jean Goñi (1949) Baigorri
Euskal udalekuak askotan antolatzen dira San Frantziskoko euskal etxean, leku asko dagoelako.
Bakersfieldeko euskal piknika
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Bakersfieldeko euskal piknikean dantzak, meza, bazkaria, musika... izaten da. Ia 2000 pertsona biltzen dira bertan, euskaldunak eta amerikanoak. Musikariak Euskal Herritik joaten dira bertara. Piknika maiatzean izaten da. Euskal klubean 700 kide inguru dira. Lehenago, piknika parke batean egiten zen.
Euskal dantzen irakaslea Bakersfielden
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Bakersfieldeko euskal klubeko kidea da aspalditik eta euskal etxean ere asko ibili da. Dantza irakaslea izan da. Pikniketan egiten zuten dantzan eta behin Coloradora ere joan ziren.
Chinoko Euskal dantzetako irakaslea
Michael Bidart (1950) Diaspora
Jean Louis Cihigoyenetche arnegitarra izan zen Chinoko euskal dantzetako bere irakaslea.