Euskal Etxeetako ekimenak

Dantza-taldeak, karta-jokoa, pilota-eskolak, ikastaroak, txapelketak, udalekuak, bestelako ekintzak

  • Begoña Rementeria Boiseko euskal zentroa

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Hilean behin afari bat antolatzen da euskal zentroan. Taberna jende guztiarentzat zabalik dago baina ez da askorik joaten. Musean jokatzeko gela bat ere zabalik egoten da, baina ez beti. Orain amerikanoak ere joaten dira, baina lehen artzainen topaleku izaten zen. Kartetan jokatzera joaten zen Begoña.

  • Jean Flescher San Frantziskoko euskal etxea

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantzisko euskal kluba 1903an sortu zen. 1982-1983an euskal etxea eta jatetxea eraiki zuten, aurretik zegoen frontoiaren ondoan. Hiru urtez izan zen euskal etxeko zuzendaritzako kidea.

  • Jean Flescher San Frantziskoko Zazpiak Bat dantza-taldea

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantziskoko euskal etxean mutilen dantza talde bat sortu zuen, Salt Lake Cityn ikasitakoa irakasteko. San Frantziskoko dantza-taldearen izena Zazpiak Bat da.

  • Jean Flescher San Frantziskoko euskal etxeko ekimenak

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    San Frantziskoko euskal etxeko ekimenak: Klika, pilota, mus-jokoak, abesbatza...

  • Isabelle Etcheverry Euskal etxean puntua eta kakorratza erakusten

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Puntua erakusten aritu izan da euskal etxean. Bere seme-alaben umetako eta bere arropa asko berak egin ditu.

  • Jose Mari Coscarart Bakersfieldeko euskal kluba: ekimenak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bakersfieldeko euskal kluba 70. hamarkadan sortu zen. Frontoia eta parkea ditu. Alokatu egiten dute festak egiteko. Euskaldunek piknikak, euskal jaiak eta bestelakoak egiten dituzte bertan.

  • Begoña Rementeria Mus txapelketak Ameriketan

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Igandero musean jokatzeko elkartzen dira Boiseko euskal zentroan. Txapelketak egiten dira eta parte-hartzeko euskal etxeetako kidea izan behar zara. Horregatik, jokalari asko hainbat euskal etxetako kideak dira.

  • Antonio Larrocea Homedaleko euskal etxea errentan

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Euskal etxea ez da egunero zabalik egoten eta errentan egoten da ezkontzetarako, hiletetarako... Euskal etxeak dohaitzen bidez jarraitzen du martxan. San Juan eguna da euskal etxearen jai nagusia.

  • Antonio Larrocea Euskal etxe ezberdinetako kidea

    Antonio Larrocea Uribuen (1931) Amorebieta-Etxano

    Musean jokatzeko eta txapelketara joateko, euskal etxeko kidea izan behar da. Horregaitik, hainbat euskal etxeetako kidea da Antonio (Boise, Gooding, Mountain Home, Homedale...).

  • Teresa Mezo Homedaleko herriari esker ona

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Homedaleko herriak euskal etxea egiteko asko lagundu zuenez, herriko hiletak edo memorialak egiteko doan uzten duten euskal etxea. Dohaintzak jasotzen dituzte. Garbiketak egiteko kanpoko langileak dituzte kontratatuta.

  • Teresa Mezo Euskara eta dantza ikastaroak Homedalen

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Euskal etxea eraikitzen ari zirenean, denek laguntzen zuten bertan obretan, garbiketetan... Kideak. Euskaraz ikasteko ikastaroak eta dantza-ikastaroak ematen dira. Alabak Boiseko Oinkari dantza taldean ibilitakoak dira. Bilobak ere ibili dira.

  • Javier Gomeza Ontarioko eta Boiseko euskal etxeak

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ontario hirian badago euskal etxea baina ez da joaten. Boisen geroz eta euskal gutxiago daude. Tony Arruabarrena izeneko beste euskaldun bat izan da bere lagun mina Ameriketan.

  • Jean Flescher Utahko euskal kluba

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Hamasei urterekin euskal klubera joaten hasi zen, 1980an. Utahko euskal kluba 1973an sortu zen. Interes handia jartzen zuela ikusita, klubeko zuzendaria izateko proposatu zuten eta urte askoz egon zen kargu horretan. Ez dute inoiz euskal etxe fisikorik izan eta etxeetan, elizako lokaletan... elkartzen dira. Euskaldunak katolikoak izan direnez, elizaren laguntza maiz jaso dute.

  • Jean Flescher San Frantziskon inportazio-negozioa

    Jean Flescher (1963) Diaspora

    Lau urtez izan zen Utahko euskal klubeko zuzendaria. Gero San Frantziskora joan zen eta inportazio-negozio bat zabaldu zuen.

  • Anita Anakabe Elkoko Arinak dantza taldea

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Elkoko Arinak dantza taldearen sorrera eta garapena. Irakasleak. Arropak.

  • Anita Zubillaga Gardnervilleko euskal klubaren sorrera

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Gardnervillera heldu zirenean ez zegoen euskal klubik bertan. Lagun batek eta berak telefono-gida hartu zuten eta euskal abizena zuten denei deitzen hasi ziren eta horrela hasi ziren euskaldunak biltzen Gardnervillen. Batzarrez gain piknikak ere egiten zituzten.

  • Anita Zubillaga Urteroko dantzaldia eta piknika Gardnervillen

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Urtero dantzaldia eta piknika egiten da Gardnervillen. PIknikan zer jaten duten kontatzen du. Musika ere egoten da. Kaliforniatik jende asko hurbiltzen da eta guztira 400 inguru izaten dira. Minden herriko parke handi baten egiten da.

  • Anita Zubillaga Euskal dantzak Gardervillen

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Gaur egun Gardnervillen euskaldun gutxiago daude baina badaude inguruan zenbait familia. Haurrak dantzak ikastera eramaten dituzte Gardnervillera.

  • Anita Zubillaga San Frantziskoko euskal kluba

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    San Frantziskon bizi zirenean oraindik ez zegoen hango euskal etxea sortua. Hala ere, euskaldunak pikniketan eta pilota partiduetan elkartzen ziren maiz. Dantza taldea ere bazegoen, gaur egun dagoen berdina (Zazpiak Bat). Bertsolariak ere bazeuden. San Frantziskoko euskal etxeko abesbatza beraiek hura utzi ostean sortu zen.

  • Guillaume Etchechury Bakersfieldeko euskal kluba

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Bakersfielden euskaldun asko zeuden eta sei bat euskal jatetxe edo taberna zeuden. Euskal klubak frontoia du eta eraikin eta zelai handi bat. Urtero piknika antolatzen zen. Musean jokatzen du eta nazioarteko txapelketetan ibilia da. Euskal musikariak.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza