Sorrera, funtzionamendua, kudeaketa, historia
San Frantziskoko euskal etxeko jatetxea
Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan
Hasiera batean euskal etxearen helburua ez zen dirua lortzeko eta ez zen pentsatu jatetxea ipintzea.
San Frantziskoko euskal etxearen sorrera
Jean Goñi (1949) Baigorri
"Vasco kluba" bazegoen San Frantziskon bera heldu zenean eta bertako kidea zen, gainontzeko euskaldunak bezala. Frontoirik ez zegoenez, igande goizetan Broadway auzoan zegoen bolalekuko atzeko paretaren kontra jolasten zuten. Hura itxi zenean, gaur egungo euskal etxea sortzeko lanetan hasi ziren. Lurra erosi eta denen artean prestatu zuten. Dirua nondik lortu zuten kontatzen du.
San Frantziskoko euskal etxearen jatetxea
Jean Goñi (1949) Baigorri
San Frantziskoko euskal etxearen lehenengo helburua frontoia eraikitzea zen. Geroago sortu zen jatetxea egiteko ideia. Hasieran euskaldunentzat zen, baina gero jende guztiarentzat zabaldu zen. Euskal etxea poliki-poliki handitu zen.
Vasco Klubetik Euskal Etxe berrira
Jean Goñi (1949) Baigorri
Euskal dantzetako entseguak frontoian egiten ziren, hura eraiki zenean. Hasiera batean, aurretik zegoen Vasco klubeko kideak (helduagoak zirenak) ez zuten parte hartu euskal etxe berriaren eraikuntzan.
San Frantziskoko euskal zentroko kudeaketa
Jean Goñi (1949) Baigorri
Gaur egun euskal zentroko zuzendaritzak, beraien seme-alaben ardura da. Zentroak langileak ere baditu: garbitzaileak, sukaldariak, zerbitzariak...
Euskal dantzen irakaslea Bakersfielden
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Bakersfieldeko euskal klubeko kidea da aspalditik eta euskal etxean ere asko ibili da. Dantza irakaslea izan da. Pikniketan egiten zuten dantzan eta behin Coloradora ere joan ziren.
Pariseko Euskal Etxearen sortzea
Joana Davant (1932) Ürrüstoi-Larrabile
1951tik 1958ra Joana Parisen egoiten da, ahizpa bat jadanik han du. Ehunka gazte bazoazin Euskal Herritik Parisera : 3 000 garai hartan. Joana oroitzen da Miren Morbieux-ri esker, Euskal Herriko MRJC mogimenduaren sortzaileetariko bat, etnografiaren arduraduna zena Pariseko Gizonaren Museoan, museo honen bisita egin zuela. Joanak kondatzen du ere xeheki, Piarres Xarritonen inguruan eta beste gazte andana batekin, inplikatu zela Pariseko euskaldunek bilgune bat ukan zezaten. Etxea erosteko momentoan, Terrier apezpikuaren bermea lortu zuen. Euskal Herrian, eskeak eta ekitaldiak antolatu ziren dirua biltzeko. Parisen zauden 3 000 euskaldunen gana ere jo zuten laguntza galdez.