Bizitokia diasporan

Herria, ezaugarriak, bertan bildutakoen jatorria, herriaren nortasuna

  • Anita Zubillaga Garai bateko herri indigenekin liskarrak

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Aiton-amonen arrantxoan, behin tiroak entzun ziren gauez eta hurrengo egunean jakin zuten indioekin liskarrak egon zirela. Bizpahiru euskaldun hil omen ziren gau hortan.

  • Anita Zubillaga Kalifornian kasinoak herri indigenen lurretan daude

    Anita Zubillaga (1952) Diaspora

    Nevadan kasinoak libreki ireki daitezke, baina Kalifornian herri indigeneren erreserbetan bakarrik. Nevadan alkoholaren salmenta eta kontsumoa Idahon edo Utahn baino askeagoa da.

  • Guillaume Etchechury Armen afera Estatu Batuetan

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Suge-kaskabelak ikusten ziren arrantxo inguruan. Ez du riflerik hartu soldaduska egin zuenetik. Edozeinek du pistola bat autoan eta batzuetan kontuz ibili behar da esaten denarekin, amerikanoek azkar ateratzen dutelako arma. Eskoletako tiroketak. Armak erostea oso erraza da.

  • Guillaume Etchechury Demokratak eta errepublikanoak Ameriketan

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Geroz eta droga gehiago ikusten da Ameriketan eta bizimodua ez da garai batekoa. Euskaldunek normalean ez dute esaten demokratak edo errepublikanoak diren.

  • Isabelle Etcheverry Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Ameriketara heldu zenean, paperak eginda zituen. Bordelen egin zituzten ezkondu ondoren. San Frantziskora bizitzera joan ziren, kabaretez inguraturik. Ez zekien ingelesez bat euskal ostatukoek asko lagundi zieten. Kabaretak nolakoak ziren kontatzen du. Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko eta bertan zeuden arraza ugariak.

  • Isabelle Etcheverry Hasieratik gustatu zitzaion San Frantzisko

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Ez zitzaion gogorra egin Ameriketara bizitzera joatea, abentura bizi nahi zuelako. Hasieratik gustatu zitzaion eta Elizondorekin alderatuz, independentzia asko sentitu zuen.

  • Isabelle Etcheverry Amerikanoen zabaltasuna

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Amerikanoek zabaltasuna eskaitzen dutela kontatzen du eta ez dituztela pertsonak haien lanagatik epaitzen.

  • Jean Goñi Amerikanoa nolakoa den; armen afera

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Baionara bueltatu zenean, Amerika faltan botatzen zuela konturatu zen, batez ere jendearengatik. Amerikanoa nolakoa den kontatzen du. Armen afera Ameriketan eta Kalifonian.

  • Jean Goñi Ameriketako krimen-maila oso altua da

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Ameriketako krimen-maila oso altua da baina ez du inoiz arazorik izan eta segurtasunez bizi da.

  • Jose Mari Coscarart Kalifornia barrualdean kontserbadoreagoak

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Kalifornian liberalak eta kontserbadoreak daude. Bakersfielden (barrualdean) kontserbadoreak dira. Euskaldunak izatez ere horrela dira, etorkizunera asko begiratzen diotelako. Ameriketan lana egiten duenak ondo biziko da.

  • Jenny Maitia Sexu askatasuna San Frantziskon

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    San Frantziskon bizi izan zenean lehengusina batekin, ama eta izeba joan ziren behin bisitan eta homosexualen desfilea zegoen (gay parade). Ama eta izeba izutu egin ziren eta taxian bueltatu ziren hotelera. Bakersfielden ez zen horrelakorik.

  • Jenny Maitia Bakersfield hiri arriskutsua da

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Gaztea zenean segurtasunez bizi ziren Bakersfielden, baina gaur egun ez. Krimenak ugari dira.

  • Putetxeak eta kasinoak Ameriketan

    Diaspora

    Elyko eta Elkoko euskal hotelak eta dendak. Elyko dendan erosten zituzten arrantxorako elikagaiak, batez ere paketetan eta latetan zetozenak.

  • txomin arrambide Ameriketako sorlekuaren aldaketa

    Txomin Arranbide (1922) Urepele

    Ez da kexatzen bere gaur egungo bizimoduaz, bizitzeko behar duen guztia baitu. Bere sorterria Ameriketan asko aldatu da. Lehen oso biztanle gutxi zegoen eta orain asko handitu dira hiriak, neurri handi baten arma fabrikengatik. Gaur egunean nahiago du hemen bizi.

  • Jose Antonio Luzar Goodingen geroz eta euskal gutxiago

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Gaur egun Goodingen ez dago euskal jatetxe edo tabernarik, baina garai batean bai. Geroz eta euskal gutxiago dago.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza