Aisialdia diasporan

Dantza, kirola, jaialdiak, piknikak…

  • Anita Anakabe Nevadako konderria: ezaugarriak

    Anita Anakabe (1954) Diaspora

    Artzain euskaldun batzuk kasinozaleak izan dira. 1950 inguruetan hasi ziren Nevadan kasinoak gehiago garatzen. Putetxeak konderriaren biztanleriaren kopuruaren arabera banatzen dira. Nevadako estatuaren berezitasunak kontatzen ditu.

  • Genevieve Arretche Euskaldunen pinknikak Ameriketan

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Euskaldunen artean elkartzeko joera handia izan dute beti, pinkniketan. Hiri ezberdinetan antolatzen ziren.

  • Genevieve Arretche Los Bañoseko euskal piknikak

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Urtero Los Bañosen antolatzen den pikniketara joan da. Parke batean antolatzen zen.

  • Pierre Lanathoua Igandero pilotan aritzen zen Ameriketan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Esnetegian lanean ibili zenean bakoitzak bere logela zeukan. Jai egunetan frontoira joaten zen.

  • Jose Mari Coscarart Bakersfieldeko euskal piknika

    Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan

    Bakersfieldeko euskal piknikean dantzak, meza, bazkaria, musika... izaten da. Ia 2000 pertsona biltzen dira bertan, euskaldunak eta amerikanoak. Musikariak Euskal Herritik joaten dira bertara. Piknika maiatzean izaten da. Euskal klubean 700 kide inguru dira. Lehenago, piknika parke batean egiten zen.

  • Jenny Maitia Musean jokatzen ikasten

    Jenny Maitia (1952) Diaspora

    Mus txapelketatarako beste estatu eta hirietara joaten dira. Behin irabazi zuen txapelketa Jennyk eta aita pozez zoratzen zegoen. Koinatu batek erakutsi zion musean jokatzen eta bi urtetara irabazi zuen txapelketa. Gaur egun emakumeek ere jokatzen dute.

  • Michael Bidart Chinoko Euskal dantzetako irakaslea

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Jean Louis Cihigoyenetche arnegitarra izan zen Chinoko euskal dantzetako bere irakaslea.

  • Michael Bidart Frontoia eraiki zuen etxean

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Bizi guztian jokatu du pilotan. Chinon bazegoen frontoi bat eta gero bere etxean ere eraiki zuen ezker-pareta bat

  • Michael Bidart Akordeoia jotzen du gaztetatik

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Lehengusina batek akordeoia jotzen zuen eta berari ere asko gustatzen zitzaion. Chinon italiar bat zegoen eta harekin ikasi zuen jotzen. Amaren laguntza ere izan zuen. Chinon herrialde askotako jendea zegoen eta haiek kontratau egiten zioten akordeoia jotzeko.

  • Michael Bidart Eskutitz bidez neska konkistatzen

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Aitarekin kantak ikasi zituen. Emaztea, Jeanette, La Puenteko euskal klubaren piknikean ezagutu zuen. Hark ez zion kasu handirik egin, baina gero soldaduskatik kartak idazten hasi zen eta konkistatu egin zuen.

  • Michael Bidart Hainbat diska kaleratu ditu

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Hainbat diska kaleratu ditu, bera bakarrik eta alabarekin. Lehenengoa 1987an kaleratu zuen.

  • Michael Bidart Bertsolari askoren laguna

    Michael Bidart (1950) Diaspora

    Euskal Herriko hainbat bertsolariren laguna da. Berak bertso batzuk idatzi izan ditu, baina denbora hartuta.

  • 238 Artzain Ameriketan

    Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia

    Denbora librea zertan ematen zuen.

  • Jose Mari Sarasua Artzainak putetxeetan

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Artzainak putetxeetara joatea ohikoa zen. 3.80 dolar balio zituen. Hobe zen toki horietara joatea tabernetara baino, tabernetan zeuden neskak asko edaten zuten-eta. Emakumeak amerikarrak zien.

  • Jose Mari Sarasua Nevadako kasinoak

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Kasinoetan ere gastatzen zuten dirua Nevadako euskaldunek. Bertako kasinoak aipatzen ditu. Horietako bat euskaldun batek erosi zuen, Daniel Bilbao muxikarrak.

  • Jose Mari Sarasua Diru gutxi, baina gastatu ez

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Nahiz eta soldata txikia izan ez zuten gastatzen. Iraila aldera joaten ziren herrira eta han gastatzen zutena baino ez zuten gastatzen. Urtean behin ematen zien txekea. Lan-istripua izan zuen eta diru guztia gastatu zuen orduan.

  • Jose Mari Sarasua Starreko sukaldaria, Serapio Zabala

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Star hotelean jan eta lo egitea 75 dolar inguru zen hilean, hiru jatordu eta logelaren truke. Busturiako Serapio Zabala zen bertako sukaldaria. Bertsolaria ere bazen Zabala. Jokoa eta edana zen nagusi Nevadan. Euskaldun askok diru guztia gastatu zuten.

  • Jose Mari Sarasua Nevadan putetxeak legalak ziren

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Nevadan putetxeak legalak izateko bozkak zeuden. Sekula ez zuen entzun inork inolako gaixotasunik harrapatu zuenik.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza