Hizkuntzak diasporan

Bertako hizkuntzarekin arazoak, ikasketa-prozesuak

  • Guillaume Etchechury Arrantxoan gustora eta ingelesa azkar ikasita

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Garai batean dolarrak gehiago balio zuen eta 4-5 urtetan artzain egonda 10.000-20.000 dolar irabazten ziren. Guillaumek ez zuen pentsatu Euskal Herrira bueltatzea, gustura zegoelako arrantxoan eta ingelesa ere azkar ikasi zuelako.

  • Isabelle Etcheverry San Frantzisko oinez ezagutzen

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    San Frantziskoko hegoaldean bizi izan ziren lehenengo hiru urtetan. Senarra lanean oso azkar hasi zenez, Isabelle kaleetatik gora eta behera ibiltzen zen hiria ezagutzen.

  • Isabelle Etcheverry Ameriketan euskara berreskuratu zuen

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Haurrak izan zituenean hasi zen ingelesez ikasten, nahiz eta etxeko hizkuntza beti euskara izan den. Euskara nahiko galduta zuen baina Ameriketan berreskuratu egin zuen. Gaur egun seme-alabek ez dute euskaraz ondo egiten, baina aitaren Ipar Euskal Herriko familiarekin komunikatzeko gai dira.

  • Jean Goñi Emakumeek ingelesa azkarrago ikasten zuten

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Ameriketan, emakumeek bizkorrago eta errazago ikasten zuten ingelesa gizonek baino. Orokorrean emakumeak abilagoak direla uste du.

  • Jean Goñi Emakumeen lanak Ameriketan

    Jean Goñi (1949) Baigorri

    Garai batean Euskal Herritik Ameriektara ezkonduta joan ziren emakumeek etxeak garbitzen eta arropa-garbitzeko dendetan lan egiten zuten.

  • Genevieve Arretche San Frantziskoko Tricolor jatetxea

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Ameriketara heltzean, gogorrena hizkuntza ez jakitea izan zen, baina inguruan beste euskaldun batzuk izatea asko lagundu zion. San Frantziskon jatetxea izan zuten, Tricolor izenekoa (Frantziako banderagatik).

  • Genevieve Arretche Ameriketan euskaraz hitz egiten

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Ingelesa ikasi zuen beste emakume bati esker. Harek asko lagundu zion. Etxean beti egin dute euskaraz eta haurrak eskolara joan aurretik ez zekiten ingelesez.

  • Genevieve Arretche Xarmanki egiten du ingelesez orain

    Genevieve Oronoz (1925) Baigorri

    Bere bizitza orain Ameriketan dago eta hango bizitzara ohitu da. Xarmanki egiten du ingelesez orain.

  • Pierre Lanathoua Bi euskaldun ingelesez eztabaidan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Artzain bezala lanean ibili zenean, emakume batekin izandako liskarra kontatzen du. Ingelesez aritu ziren eztabaidan eta gero jakin zuen hura ere euskalduna zela. Arrantxo hartan ikasi zuen ingelesez eta gaztelaniaz hitz egiten.

  • Carlos Onaindia Australiara bidaia: Genovatik Brisbanera itsasontziz

    Carlos Onaindia Laka (1946) Amoroto

    Australiara bidaia. Genovara iritsi zirenean, lagunak barkuan sartu ziren, baina beraiek kanpoan geratu ziren. Hizkuntza ez zuten ulertzen eta larritu egin ziren. Azkenean, beraiek ere sartu zituzten barkura. 33 egun egin zituzten barkuan. Brisbanen egin zieten harrera: lehenbizi nahikoa jaten eman eta gero errugbi partida ikustera eraman zituzten. Harrera egin zienak beraiek baino hobeto egiten zuten gaztelaniaz. Arratsaldean trena hartu eta anaia zegoen lekura. Luzea egin zitzaien bidaia.

  • Jose Manuel Jaio eta Eugenia Eguen Kanpero eta artzain bizimodu tristea

    Jose Manuel Jaio Madariaga (1932) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Artzainak ardiekin joaten zirenean, Jose Manuel janaria egiten gelditzen zen, ur bila joaten zen... Artzainak bueltatzen zirenean, jan eta gero jokoan egiten zuten. Egunak luzeak ziren. Ingelez piska bat ikasi zuen ugazabarekin semearekin.

  • 238 Artzain Ameriketan; kontakizunak

    Pedro Longarte Gerenabarrena Mallabia

    Ameriketan artzain egon zeneko kontuak. Kamioia izorratu zitzaieneko eguna.

  • Hasiera zaila Estatu Batuetan

    Lesaka

    Bidaia luzea, elurra... Lehenengo inpresioa ez zen polita izan. Bizkaitarrei ez zien ezer ulertzen.

  • Ingelesa eta euskara

    Lesaka

    Oraindik ingelesez ez du ondo egiten. Irakurri bai baina idatzi ez. Nagusiarekin eta emaztearekin praktikatzen ikasi zuen. Etxeko hizkuntza euskara zuten. Seme-alabek ikasi dute euskara, semeak gehiago alabak baino.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza