Hizkuntzak diasporan

Bertako hizkuntzarekin arazoak, ikasketa-prozesuak

  • Jabier Larralde Ingelesez ez jakitearen komeriak

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Osaba batek erosketak egin behar izaten zituen eta ingelesez jakin ez. "Two pounds, kiss" (muxua) eskatu zuen. Andrea harrituta. Apaletik gazta hartu ('cheese'- 'txis') zuenean argitu zen endredoa.

  • Jabier Larralde Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan

    Jabier Larralde Ustariz (1927) Baztan

    Harrera ona egin zioten hara heldutakoan. Euskaldunak ongi ikusiak ziren. Ingelesa pixka bat ikasi zuen. Nagusiak espainiera-ingelesa liburua eman zion "pronunciación figurada" zuena. Hori garrantzitsua da ahoskatzen ikasteko.

  • Jesusa Anitua Parisera neskame

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein

    Bost urtez egon zen neskame lanetan. Gero, Parisera joan zen lagun batzuen bitartez. Franko bategatik 12.5 pezeta ematen zizkieten. Hizkuntza-arazoak tarteko, hainbat anekdota kontatzen ditu. Domeketan eta eguenetan batzen ziren lagunak. Oso gustura egon zen bertan.

  • Rafael Lizasoain Artzain aritu eta gero, arrantxo batera

    Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan

    Soldadutzatik libratzeko beste denbora egon zen Ameriketan. Artzain aritzeaz gain, arrantxo batean ere lan egin zuen New Yorken, bi arreba han zituelako. Hiztegiarekin ikasi zuen ingelesez idazten eta irakurtzen.

  • Carlos Urriolabeitia Ameriketan euskaldunekin gustura

    Carlos Urriolabeitia Gorroño (1931) Muxika

    Carlosek 10 urte egin zituen Idahon. Bertan ikasitako ingeles apurra nahikoa zen harremanetarako. Amerikarrak euskaldunak laguntzeko prest zeuden beti. Medikutara edo garrantzizko zerbaitetarako bertakoek laguntzen zieten.

  • jazinto basterretxea Amerikar lankidearekin ingeles apur bat ikasi

    Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

    Amerikar bat izan zuen lankide eta harekin ikasi zuen ingeles apur bat; neska-kontuak erabiltzen zituzten. Irabazi ahala gastatu egiten ei zuen hark, ganorabako itzela ei zen.

  • leon iputxa Bizkaitarrekin gazteleraz Iparraldeko artzainek

    Leon Arambel (1932) Aldude

    AEBn egon zenean, bi aldudar bakarrik zeuden, beste guztiak hegoaldekoak ziren. Gipuzkoarrekin eta nafar-euskaldunekin euskaraz mintzatzen ziren baina bizkaitarrekin gazteleraz, ez zutelako elkar ulertzen. Baziren euskaraz ez zekiten nafarrak (Auritze, Zilbeti eta abarrekoak), eta deseroso egoten ziren besteak euskaraz mintzatzen zirenean.

  • mixel sainte-marie San Frantziskon eta Nevadan artzain

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    San Frantzisko inguruko (Kalifornia) familia euskaldun baten baitan egin zuen lan hiru urtez. Gero handik Nevadara aldatu eta bi urtez jardun zuen han. Oso ezberdinak ziren bi lurraldeak, Nevada menditsua eta hotza, elurra zen urtearen erdiz; Kalifornia, aldiz, laua eta epela. Italiarra zuen nagusia. Ez zuen ingelesik ikasi, espainola, berriz, poliki.

  • mixel sainte-marie Espainola hizkuntza oso erabilia Kalifornian

    Mixel Sainte-Marie (1926) Landibarre

    AEBn ez zuen Euskal Herriko aldizkaririk (Herria...) jasotzen. Nagusiak espainolezko kazeta eta aldizkariak ekartzen zizkien. Espainolez anitz mintzatzen da Kalifornian. Badira espainolezko egunkariak ere. Ingelesez gutxi ikasi zuen.

  • Isaac Urtubi Australiako janak ez dauka hemengoaren antzik

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Ingeles apur bat ikasi zuen, baina ahaztuta dauka. Hotelaren inguruan ez zegoen euskaldunik. Kanabera ebakitzen zuten soroetan euskaldunak eta italiarrak zeuden; horiekin ulertzea ez zen hain zaila. Hotela soroetatik 50-60 kilometrora zegoen; herri horretan dena ingelesez; euskaldun bakarra zegoen, eta harekin elkartzen zen. Kafearen ordez beti tea edaten zen Australian. Jaten, hemengo antzik ere ez. Gabonetan, Australiako hotelean, ahate bat hil zuten eta huraxe jan zuten. Hotelaren jabea eta semea etorri izan dira Nabarnizera; hemen ederto jaten dute.

  • Jesusa Anitua Parisen neskame

    Jesusa Anitua Lejardi (1926) Markina-Xemein

    Parisen militar baten etxean eta emakume dibortziatu baten etxean egon zen neskame. Ezkondu ostean, ordu gutxi batzuk baino ez zituen egiten. Azkenean, 14 urte egin zituen bertako gizarte-segurantzan. Senarra bilbotarra izan zuen, han ezagutu zuten elkar. Erretiratu arte egon zen bertan.

  • Luzina Arriola Ingalaterrara neskame

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Bere izeko bat egon zen Ingalaterran eta haren bitartez joan zen hara lanera. Bost urtez egon zen lanean larru-fabrika bateko ugazaben etxean. Handik, Mendatako neska batek prooposatuta, beste familia batengana joan zen lanera.

  • Jose Albiz Iloba ere Ameriketara artzain

    Jose Albizu Basterretxea (1930) Gernika-Lumo

    Iloba eraman zuen Ameriketara eta ugazaba bertakoa hobe zela euskalduna baino aholkatu zion. Sute handi bat izan zen eta hesiak konpontzen ikasi zuen ingelesa.

  • Begoña Rementeria Egunero hizkuntza bat praktikatzen

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Senarrarekin egun batez euskaraz, bestean ingelesez eta hirugarrenean gaztelaniaz egiten zuen. Erizaina izan da Begoña eta mexikarrekin hitz egiteko gaztelaniaz ikasi nahi zuen.

  • Begoña Rementeria Hizkuntza ezberdin bat hitz egitearen konplexuak

    Begoña Rementeria Mintegia (1949) Diaspora

    Familia batzuetan, haurrak eskolan hasten zirenean ingelesa ikasten zuten eta gero amak eskatzen zien haiei erakusteko. Etxe horietan, euskara egitetik ingelesa egitera pasatzen zen eta euskara galdu egiten zen. Beste etxe batzuetan, ordea, euskara mantendu zen eta hori ere haurrentzat zaila dela kontatzen du, ez zutelako amerikarrengandik ezberdinak sentitu nahi.

  • Teresa Mezo Telesailak ikusten ikasi zuen ingelesez

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Bi alaba ditu eta eskolan hasi zirenean euskaraz bakarrik zekiten. Haurtzaindegian ikasi zuten ingelesez eta Teresak. beraiekin eta telesailekin. Senarrak baino azkarrago ikasi zuen ingelesez komunikatzen.

  • Teresa Mezo Hizkuntza ez jakitea izan zen gogorrena

    Teresa Mezo Uriarte (1940) Amorebieta-Etxano

    Ameriketara heldu zenean hizkuntza ez jakitea izan zen gogorrena, eta gero familiaren falta.

  • Javier Gomeza Ingelesez kafea eskatzen

    Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu

    Ingelesez ikasi zuen lehenengo gauza kafea eskatzen izan zen.

  • Fermin Bilbao Artzain lanetan

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Highland konpainiako etxezainak lantokira eraman zuen ofizioa ikastera. Neguan txabola modukoetan egoten ziren eta udaberrian mendian. Pare bat astera 2.000 buruko artaldea eman zioten zaintzeko. Txakurrak laguntzen zion. Batek 'Franco' izena zeukan. Zaldia gutxi erabiltzen zuen. Txakurrek euskara ere ulertzen zuten.

  • Fermin Bilbao Lankide amerikarrarekin ulertzeko komeriak

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Langile guztiak euskaldunak ziren. Behin eduki zuen lankide amerikar bat. Hala nola moldatzen ziren elkar ulertzeko.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza