Bestelako lanak diasporan

Lorezaintza, garraio enpresak, zaintza, garbiketa, ingeniaritza, zientziarekin eta teknologia berriekin lotutako lanak

  • Secundino Arrizabalaga Fabrika berria Ameriketan

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Patrizio Etxeberriaren lantegitik Venezuelara bidali zuten fabrika berria abiaraztera, baina ez omen zen oso ondo joan. Hala ere, lau urtez egon zen Venezuelan lanean, Etxeberriaren beste lantegi batean. Diru asko irabazi zuen. Urtean behin etortzen zen etxera, Gabonetan.

  • Secundino Arrizabalaga Ameriketako materiala eskasa

    Secundino Arrizabalaga Murua (1930) Legazpi

    Ameriketan produktu berdinak ekoizten zituzten, baina materiala txarragoa zen. Langileak ere alferragoak ziren han. Bizimodu ona izan zuen han, baina segurtasunik ez zegoen batere.

  • Jose Ramon Lakunza Terranovara, osabaren bidetik

    Jose Ramon Lakunza Murgiondo (1943) Orio

    Itsasoan ekaitz handia tokatuz gero, gelditu egiten ziren. Lau urtez Terranovan ibili zen arrantzan, osabaren bideari jarraituta.

  • Dolores Etxebarria New Yorketik Idahora kotxez osabarekin

    Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Aulesti

    Aita lanean zegoenez, amaren neba joan zitzaien New Yorkera bila eta kotxez egin zuten handik Parmarako (Idaho) bidea. 10 egun behar izan zituzten. Amak eta Doloresek bidean ikusten zituzten etxetxoak oiloentzako etxeak zirela uste zuten. Osabaren etxean bizi izan ziren. Aitak ardiekin lan egin zuen hasieran, baina berehala azukre lantegi batean hasi zen, Oregonen.

  • Jose Antonio Luzar Aita eta anaia nagusia Ameriketan zituen

    Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti

    Urtebete txerriekin lanean egon ostean, hesiak ipintzen eta arrantxoko kamioiarekin ibili zen lanean, Simplot konpainiarentzat. Anaia zaharrena ere Ameriketara joan zen lanera.

  • Jose Martin Elexpuru Belarra garraiatzen Gooding-en

    Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Aulesti

    1974an Gooding-era joan zen lanera eta hango taberna batean ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Jose Antonio Luzarrekin batera hasi zen lanean: belarra erosi, garraiatu eta saldu egiten zuten, abereentzat.

  • Isaac Urtubi Ezkondu eta Australiara

    Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz

    Ezkondu eta hilabete eta erdira Australiara joan zen: han kanabera ebakitzen hasi zen eta gero kamioia erosi eta garraioan aritu zen. Sei hilabete egiten zituen iparraldean, Queenslanden, eta sei Melbournen, barazkien haztegietan. Hiru euskaldun ziren, eta besteak italiarrak ziren. Kanabera ebakitzea oso gogorra da. Diru apur bat irabazita, kamioia erosi zuen. Oso bero egoten zen; suge piloa ere bai.

  • Joxe Mari Agirregomezkorta Osaba Bixente Ameriketara joan zen

    Joxe Mari Agirregomezkorta Zelaiaran (1936) Pasaia

    Osaba Bixentek batelak egiten zituen, arotz trebea zen hura ere. Ameriketara joan zen, Bartzelonatik eta Frantziatik igaro ondoren. Lehengusuak aipatzen ditu. Ameriketan arotz-lanetan ere aritu zen.

  • Julita Iturri Aita Delamarreko urre meatzeetan lanean eta Domingo anaiaren ostatuan apopilo

    Julita Iturri Arrien (1924) Errigoiti

    Antonio (Julitaren aita) Ameriketan lehenengo mendian egon zen lanean, artzain, baina gero Delamarreko urre meatzeetan lan egiteko jaitsi zen menditik, eta orduan Domingo anaiaren ostatuan egon zen jan eta lo egiten. Urre meatzeetan zaldien laguntzaz ateratzen zuten urrea bagoietan. Antoniok zaldiek eurek baino indar gehiago egiten zuen, askotan zaldiek atera ezin eta berak egiten zuen bagoia ateratzeko besteko indarra. Meatzetik irtetean "errekistoa" (miaketa) edukitzen zuten, inork urre pepitarik gorde ez zezan.

  • Fermin Bilbao Kartoi-fabrikan lanean

    Fermin Bilbao Ojinaga (1941) Arrieta

    Eraikuntzan ibili ostean, Nampako kartoi-fabrika batean egin zituen azken 20 lan urteak. 'Boise Cascade' enpresarena zen. Kaxak egiten ziren, papera kolarekin nahastuta. Dena makinekin egiten zen. Eraikuntzakoa baina lan erosoagoa zen. 65 urterekin erretiratu zen. Beste 2 lankide bizkaitar zeuden. Orduan gipuzkoar gutxi zegoen; orain, berriz, asko.

  • Guillaume Etchechury Lorezaintzako negozioa Bakersfielden

    Guillaume Etchechury (1940) Bidarrai

    Bi urtez Bakersfielden arrantxoan lan egin ondoren, lorazaintzako enpresa bat zabaldu zuen eta 44 urtez aritu da bertan. 2007an Gardnervillera bizitzera joan zen.

  • Isabelle Etcheverry Senarra zazpi urtez artzain Wyomingen

    Isabelle Etcheverry Elizalde (1935) Baztan

    Jean Laxague (senarra), Wyomingen zazpi urtez lanean egona zen eta San Frantziskon bizi zen ezagutu ziren garaian. Artzain bezala egon zenean, lehengusu batekin batera egoten zen, inoiz ez bakarrik.

  • 810 Ameriketara

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Oraingo moduan, lehen ere baserriak ez zuen nahiko diru ematen eta asko izaten ziren Ameriketara edo Frantziara joaten zirenak. Erramunen aita eta osaba Habanako gerrara deitu zituzten, baina ez zuten hara joan nahi eta Frantziara alde egin zuten. Frantzian lanik harrapatzen ez eta Ameriketara joan ziren azkenean. Biek harrapatu zuten lana: osabak behiak zaintzen eta aitak larru lantegi batean. Baina gurasoak bakarrik gelditu ziren, zahartuak dagoeneko, eta beren aita itzuli egin zen.

  • 810 Beltz euskalduna

    Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun

    Aita ongi moldatu zen Ameriketan. Nagusia eta lagunak euskaldunak zituen. Beltz euskaldunak ere ezagutu zituen han.

  • Jose Mari Sarasua Behi-hiltegiko lana

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Behi-hiltegi batean egon zen lanean 8 hilabetez. Lan zelan egiten zuten kontatzen du, prozesua bera. Harategietara saltzen zuten,

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza