Aita Delamarreko urre meatzeetan lanean eta Domingo anaiaren ostatuan apopilo

Aita Delamarreko urre meatzeetan lanean eta Domingo anaiaren ostatuan apopilo <p>Antonio (Julitaren aita) Ameriketan lehenengo mendian egon zen lanean, artzain, baina gero Delamarreko urre meatzeetan lan egiteko jaitsi zen menditik, eta orduan Domingo anaiaren ostatuan egon zen jan eta lo egiten. Urre meatzeetan zaldien laguntzaz ateratzen zuten urrea bagoietan. Antoniok zaldiek eurek baino indar gehiago egiten zuen, askotan zaldiek atera ezin eta berak egiten zuen bagoia ateratzeko besteko indarra. Meatzetik irtetean "errekistoa" (miaketa) edukitzen zuten, inork urre pepitarik gorde ez zezan.</p>

Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924)
Herria: Errigoiti (Bizkaia)

Antonio (Julitaren aita) Ameriketan lehenengo mendian egon zen lanean, artzain, baina gero Delamarreko urre meatzeetan lan egiteko jaitsi zen menditik, eta orduan Domingo anaiaren ostatuan egon zen jan eta lo egiten. Urre meatzeetan zaldien laguntzaz ateratzen zuten urrea bagoietan. Antoniok zaldiek eurek baino indar gehiago egiten zuen, askotan zaldiek atera ezin eta berak egiten zuen bagoia ateratzeko besteko indarra. Meatzetik irtetean "errekistoa" (miaketa) edukitzen zuten, inork urre pepitarik gorde ez zezan.

Bideo gehiago

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza