Ostalaritza lanak diasporan

Diasporako taberna, jatetxe edo hoteletan egindako lanak: garbiketa, zerbitzari-lanak

  • Pierre Lanathoua Euskal tabernetako kantinero Ameriketan

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    La Puenteko "Silver Dollar" euskal jatetxean 6-7 urtez lanean ibili zen eta gero erosi egin zuten. Asteburuetan Chinoko euskal zentroko kantinan lan egiten zuen. Urte batzietara Silver Dollar erosi zuen.

  • Pierre Lanathoua Wool Growerseko kantinan 35 urtez lanean

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    Bakersfieldera bizitzera joan zirenean emaztea eta bera, Wool Growers jatetxeko kantinan lanean hasi zen eta bertan 35 urtez ibili da. Emazteak ere bertan lan egin zuen. Maitiatarren jatetxea zen.

  • Pierre Lanathoua Basque Cottage jatetxea

    Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane

    1978an Silver Dollar jatetxea erosi zutenean, Basque Cottage izene jarri zioten eta euskal menua zerbitzatzen zuten. Artistaren bat ere joana zen jatetxera.

  • Jose Mari Sarasua Elkoko Star hotela osaba-izekoena

    Jose Mari Sarasua Lezamiz (1929) Mundaka

    Bere aita 1945ean joan zen Ameriketara, 6 hilabeterako baimena baino ez izan arren bi urtez egon zen. Ama Euskal Herrian egon zenez aitak Euskal Herrira bueltatu gura izan zuen. Aitaren arreb ere Estatu Batuetan bizi zen, Star hoteleko ugazaba zen bere izeko. Star hotela Elkon (Nevada) dago. Izeko Bibiana Zorrikieta zen. Izekoa ere "urikoa" zen, adoptatua. Osaba Federico Bengoa "Fred" izan zen.

Itzuli gaietara

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza