Diasporako taberna, jatetxe edo hoteletan egindako lanak: garbiketa, zerbitzari-lanak
Zerrategian euskaldunik ez
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Euskal Herritik bueltan Boisen jarri zen bizitzen euskaldun batzuek zuten Valentzia hotelean. Zerrategi batean lan egin zuen Emmett hirian baina azkar utzi zuen, euskaldunik ez zegoelako eta lana ez zitzaiolako gustatzen. Urtegian lanean egon zenean, bazegoen beste aulestiar bat ere.
Gardnervilleko Sierra Motel
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Gardnervilleko Sierra Motel erosi zuten eta bertan lan eta bizi ziren haurrekin. Carson Cityn beste euskaldun batek ere hotela zuen. Hasieran senarrak zerrategian ere lan egiten zuen, hotelaz gain.
Sierra Motela 28 urtez izan zuten
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Gardnervillen hiru motel daude gaur egun eta Mindenen kasinoa. Sierra Motela izan zuten 28 urtez eta 2005ean koinatari pasa zioten. Hauek Elkon zeukaten Star hotela.
Wool Growers euskal hotela Los Bañosen
Genevieve Oronoz (1925) Baigorri
Arrantxoan lan egin ondoren, Los Bañosen zegoen Wool Growers euskal hotela eta kantina hartu zuten. Hamar urtez ibili ziren bertan lanean.
Lukainkak eta odolkiak egiten dituzte jatetxean
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Odolkiak, lukainkak eta txorizoak egiten ditu jatetxerako eta kanpoan saltzeko. Odola eta haragia erosten dituzte eta gero jatetxean prestatu.
Bakersfieldeko Wool Growers
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Chateau Basque itxi zutenean Wool Growerseko kantinan hasi zen lanean eta bertan jarraitzen du. Baigorriko Maitiatarrek ireki zuten negozioa 1954an. Bi jangela eta bi taberna daude. Menua aldatzen joan da baina beti egon da jateko asko.
Edariak Ameriketan; Pikona
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Bakersfieldeko Chalet Basque ostatuan hasi zen lanean, beste euskaldunekin batera. Beti egin du lan kantinan. Whiskya, vodka, ardoa eta garagardoa da gehien edaten dena. Ameriketan ikasi zuen pikon edaria zer zen.
Bakersfieldeko Wool Growersen irekiera
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Jenny jaio zenean gurasoek Noriegan lan egiten zuten. Bi urtetara, 1954ean, Wool Growers ostatua zabaldu zuten (gaur egunekoa beste kokapen batean dago). Hasiera gogorra izan zen eta osaba artzain batek dirua utzi zien negozioa hasteko. Ama oso langile gogorra eta fina zen. Artzain gazteak ostatuta joaten zirenean, asko laguntzen zioten. Amak igandetan ostatua ixtea nahi zuen, mezara joateko eta atseden hartzeko. Zazpire urteren buruan lortu zuen igandetan negozioa ixtea.
Ostatuko lan guztiak egin ditu
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Hamaika urterekin hasi zen familiako ostatutan laguntzen, sukaldean. Gero mahaiak garbitzen eta hamasei urterekin zerbitzatzen. Ostatuko lan guztiak egin ditu, garbitzetik kontuak eramateraino.
Wool Growers ostatuko menua
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Lehenengo Wool Growers ostatua nolakoa zen eta ze janari mota ematen zen kontatzen du.
Azken langile euskaldunak Wool Growersen
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Gaur egun langile euskal bakarra du kantinan, Jose Mari Coscarart. Pete Lanathoua erretiratu da eta zeukan sukaldari euskalduna ere. Haren ordez bi sukaldari hartu behar izan ditu.
Euskal txerrikiak egiten dituzte Wool Growersen
Jenny Maitia (1952) Diaspora
Wool Growersen lukainkak, tripotak eta zingarra prestatzen dute. Bildotsen koskabiloak ere egiten dituzte denbora denean, baina ez da menuan egoten. Eskatzen duenarentzat prestatzen dira. Burmuina nola prestatzen zen kontatzen du.
Isaac Urtubi Gerrikagoitia (1921) Nabarniz
Goizetan fresko egoten zen eta gero bero Australiako iparraldean. Hegoaldean, aldiz, hemengo antzera. Ondo jaten zuten Espainiarren artean bizi zelako. Italiarrek eta, ez zuten hain ondo jaten. Hemen jubilatuta, hara joan zen hamasei hilabetean han lan egin eta hangoa kobratu ahal izateko. Hamasei hilabetean egon zen kanaberaren garaian hango arduraduna izan zen baten hotelean lanean.
Ama oilasko-saltzailea Mexikon e ta Donostian
Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia
Ama Mexikon egon zen bost urtez ahizpa baten pentsioan lanean. Baina diru pixka bat gehiago ateratzeko, bertako indioei oilasko txortak erosten zizkien, gero berak saltzeko. Gero, bere aitarekin ezkondu eta Donostiako San Martingo azokan oilasko-postua jarri zuen.
Ama urte askoan Uruguain eta Mexikon egondakoa
Joxe Pablo Aranzadi Urretabizkaia (1932) Donostia
Ama tolosarra zuen. Bederatzi urterekin eskola utzi eta 13 urterekin Uruguaira joan zen neskame, izeko batek eskatuta. 16 urte pasa ondoren ahizpa batengana joan zen Mexikora. Izeko hark pentsio bat zuen eta bost urtez egon zen bertan, izeko hil zen arte. Amaren ahizpa hura bat-batean hil zen neumoniak jota.
Txomin Ibarluzea Garro (1929) Etxebarria
Anaia nagusiak ez zuen soldadu joan nahi eta Argentinara joan zen. Han hotela jarri zuen. Argentina ekonomikoki ondo zegoenez, anaia gazteagoari ere hara joateko esan zion, eta beste bi anaia ere hara joan ziren.
Bere jatetxea ireki zuen Bartzelonan
Felisa Aspe Larrañaga (1921) Aramaio
Felisa Bartzelonara joan zen gaztetan, jatetxe batean lan egitera. Hango sukaldariak eta biek euren jatetxea ireki zuten gero. Ezkondu artean bakarrik lan egin zuen bertan, senarrak ez baitzuen nahi berak lan egitea.
Bartzelonan jatetxea eta lotarako lekua
Felisa Aspe Larrañaga (1921) Aramaio
Bartzelonan jatetxea non zuten azaltzen du. Euskaldunak joaten zitzaizkien gehienak. Gero, pisu bat ere bazuten jendeari lotarako tokia eskaintzeko. Ezkondu zenean, beste pisu batera joan ziren bizitzera, handik apartean. Senarrak nahikoa lan egin zuela ordura artean esaten zion. Nagusituta ezkondu zela dio.
Gurasoak Renon ezagutu zuten elkar
Anita Zubillaga (1952) Diaspora
Aitaren osabak Renok Santa Fe hotela zuen. Ama bertara joan zen lanera neskame bezala eta bertan ezagutu zuten elkar. Ezkondu eta Susanvillera joan ziren bizitzera, amaren sorterrira. Aitak zerrategian lan egiten zuen eta amak hotelak garbitzen.
Kantinero hogeitabi urtez
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Esnetegia saldu zenean, beste arrantxo batean lanean hasi zen belarra mozten. Chinoko euskal zentroko tabernan lan egiteko eskaintza egin zioten eta bertan aritu zen lanean 1962tik 1984ra arte. La Puenteko "Silver Dollar" tabernan ere aritzen zen lanean eta azkenean erosi egin zuen.