Arrantxoko lanak, behitegiak, esnetegiak, baserriko produktuekin lotutako negozioak (almendra, barazkiak, abere-jana)...
Berriz ere baratzeak erosi behar
Jean Goñi (1949) Baigorri
Ameriketara berriz bueltatu zenean, Deli Cityn erosi zituen baratzeak. Oraindik ere bertan lanean jarduten du bi astetik behin.
Artzain izatetik esnetegian lan egitera
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Kalifornian artzain bezala lan egin zuen 1951tik 1957ra. Ondoren esnetegian lan egin zuen, La Puente izeneko hirian (Chinotik gertu). Euskaldun asko zeuden bertan.
Kaliforniako esnetegiak euskaldun langilez beteta
Pierre Julien Lanathoua (1932) Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Esnetegietan euskaldun askok egiten zuten lan.
Artzain izan osteko lanak Ameriketan
Jose Mari Coscarart Iparrea (1957) Baztan
Nevadatik Kaliforniara lekualdatu zen. Hasieran baratzeetan lan egin zuen eta gero zerbitzari bezala. Oso ohikoa zen artzain lana amaitu eta gero baratzeetan, lorategietan, eraikuntzan... lan egitea.
1930ean joan zen aita Ameriketara
Michael Bidart (1950) Diaspora
Aita 19 urterekin joan zen Ameriketara (1930ean), bertan zuen Graxiana arreba zaharrenak bidaia ordainduta. Behiak jeizten hasi zen koinatuarekin. Lehenengo urteko soldata arrebari bidaia-saria ordaintzeko erabili zuen eta bigarren urtekoa, hortzak konpontzeko.
Behitegiko jabeak Chinon
Michael Bidart (1950) Diaspora
Gurasoak ezkondu zirenerako, aitak behiak erosiak zituen. Lau seme izan zituzten baina bi jaioberritan hil ziren. 1948an, Chinon behitegi bat erosi zuten gurasoek eta gaur egun Mike eta bere anaia Beñat dira jabeak.
Aitak behiak saldu behar
Michael Bidart (1950) Diaspora
Unibertsitatean zegoela ama hil zen eeta aitak behiak saldu zituen, ez zekielako irakurtzen eta kontuak eramaten (amak egiten zuen hori).
Esnetegian lan egiten zuen emakumea
Michael Bidart (1950) Diaspora
Jeanette Bicaryrekin ezkonduta dago Mike. Aita euskalduna zen eta 1937an joan zen Ameriketara. Ama amerikar euskalduna zen eta haren aita Bidarraikoa zen. Jeanetten amonaren Ameriketara joan zeneko pasadizoa kontatzen du.
Felix Larrañaga Muguruza (1925) Soraluze
Felix Argentinara iritsi zen 1951ko urtarrilaren 20an. Bakarrik joan zen, baina bertan bazituen bi osaba. Euskal Herrian lana bazegoen arren, gauza berriak ezagutzera joan zen. Bere osabek ganduarekin lan egiten zuten. "Zazpirak bat" Euskal Etxeko bazkide noiz egin zen ondo gogoratzen du. Gaur egun "presidente honorario" dela dio.
Rufina Zugasti Tejeria (1912) Anoeta
Bi ahizpa bizi ditu Ameriketan ezkonduta, bata Argentinan eta bestea Montevideon. Izugarrizko lur-sailak eta abere ugari dituztela azaltzen du. Necochean (Argentina) ekilorea eta garia ere bai. Euskaldun ugari bizi da bertan eta euskara asko hitz egiten dela dio.
Ameriketara
Erramun Irazu Apezetxea (1926) Oiartzun
Oraingo moduan, lehen ere baserriak ez zuen nahiko diru ematen eta asko izaten ziren Ameriketara edo Frantziara joaten zirenak. Erramunen aita eta osaba Habanako gerrara deitu zituzten, baina ez zuten hara joan nahi eta Frantziara alde egin zuten. Frantzian lanik harrapatzen ez eta Ameriketara joan ziren azkenean. Biek harrapatu zuten lana: osabak behiak zaintzen eta aitak larru lantegi batean. Baina gurasoak bakarrik gelditu ziren, zahartuak dagoeneko, eta beren aita itzuli egin zen.
Lesaka
Kanperoaren lana jatekoak artzainei eramatea izaten zen baina gauean arrantxoan egiten zuen lo.
Lesaka
1965ean Euskal Herria joan-etorria egin zuen eta bueltan arrantxoko nagusiak maiordomo lanetan ipini zuen. Gidabaimena atera zuen. Bera zen arrantxoko langile guztien arduradun. 10 urtez egon zen maiordomo.
Lesaka
1966an ezkondu zen eta emaztea arrantxoko sukaldari hartu zuten, nahiz eta oso trebea ez izan. Maria Bajoneta zen haren izena. Gurasoak bizkaitarrak ziren eta bera Elkon jaioa. 'Lee Ostatua' eta denda zituzten eta han ezagutu zuten elkar. Garai batean euskal artzain asko zeuden, baita euskal ostatuak ere. 'Star Hotel'-ean ere neguan artzain asko egoten ziren bertan bizitzen.
Lesaka
Arrantxoan maiordomo egon zen garaien ardien eta behien ardura izan zuen. Mendian behiak zaintzen ez zeukan inork egon beharrik. Behi-zainen lana erosoagoa zen artzainena baino. Otorduetan zer jaten zuten.
Lesaka
Nagusiak hainbat arrantxo zituen. Zazpi seme-alaba izan zituen baina inork ez zuen negozioarekin jarraitu. 1977an Alfonsok lana utzi nahi zuela esan zion eta hark arrantxo guztiak saldu zituen. Alfonso diputazioan hasi zen lanean.