Arrantxoko lanak, behitegiak, esnetegiak, baserriko produktuekin lotutako negozioak (almendra, barazkiak, abere-jana)...
Rafael Lizasoain Adansa (1946) Baztan
Soldadutzatik libratzeko beste denbora egon zen Ameriketan. Artzain aritzeaz gain, arrantxo batean ere lan egin zuen New Yorken, bi arreba han zituelako. Hiztegiarekin ikasi zuen ingelesez idazten eta irakurtzen.
Ureztatzaile lanak
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Ez zen askorik joan ardiekin mendira. Bigarren urtean arrantxoan geratu zen lanean. Ureztatze lanak egiten zituen. Orain automatiko egiten da baina orduan egunero hiru ureztatzaile behar ziren. Bost gizon egoten ziren arrantxoan lanean. Julio Zabalaren emazteak, Maria Luisak, egiten zituen etxeko lanak. Langile bakoitzak bere etxea zeukan lotarako.
Gaur egun ardien ordez behiak
Javier Urkiola Bilbao (1961) Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Gaur egun Wilson arrantxoan bost mutil dabiltza lanean, behiekin. Alpapa, artoa eta garia dauzkate, baina dena esne-behiak elikatzeko erabiltzen dute. Sobratzen dena saldu egiten dute. Erosleak haragi-behiak ikusi eta erostera arrantxora joaten dira.
Txerriekin lanean arrantxoan
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Jose Antonio Ameriketara joan zen modu librean, kontratu gabe, aita bertan zuelako lanean. Boisera heldu zen eta Simplot konpainiaren arrantxo batean hasi zen txerriekin lanean. Johny zuen izena ugazabak. Egiten zituen lanak aipatzen ditu.
Hilabeteko txerrikumeak antzutu egiten dira
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
AEBn, arrantxoan, txerrikume arrak antzutu egiten zituzten, gehiago gizentzeko eta mantsoagoak izateko. Prozesua nolakoa zen kontatzen du.
Aita eta anaia nagusia Ameriketan zituen
Jose Antonio Luzar Landeta (1943) Aulesti
Urtebete txerriekin lanean egon ostean, hesiak ipintzen eta arrantxoko kamioiarekin ibili zen lanean, Simplot konpainiarentzat. Anaia zaharrena ere Ameriketara joan zen lanera.
Nevadako lehenengo ardi-arrantxoa
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Euskaldunen aurretik eskoziarrak ere ibili ziren artzain lanetan. 1870ean Mexikotik behiekin heldu ziren Altubetarrak eta lehenengo ardi-arrantxoa sortu zuten (Spanish Ranch)
Aita, Luis Aranberri; 18. semea izatearen gorabeherak
Luis Alberto Aranberri Mendizabal (1945) Eibar
Amatiñoren aita, Luis "Koldo" Aranberri, erradikala zen euskara kontuetan. Hizkuntza kontuetan probokatzaile hutsa zen. Aita Elgoibarko Andikao baserrikoa zuen (eta ama Mallabikoa). 18 anai-arreba izan ziren eta Koldo denetan gazteena. Umetan seminariora bidali zuten eta gero Argentinara joan zen lanera, 1925 inguruan, beste pare bat anaiarekin.
Juanita Aldanondo Garmendia (1928) Astigarraga
Bere izeba zergatik joan zen Ameriketara azaltzen du. Hara iritsitakoan, portuan jendea egoten omen zen iritsi berriei lana eskaintzeko. Behizain egon ziren izeba eta osaba Ameriketan.
Pedro Armendariz Imaz (1925) Ordizia
Pedroren familiarteko ugari Argentinan bizi dira. Harako bidaia nola eta zergatik egin zuten azaltzen du.
Loren Anasagasti Larrabaster (1932) Bermeo
Hasieran artilea saltzen zen, baina gero Zelanda Berrian merkeago ekoizten zituzten okela eta artilea, eta artzaintzak beherakada handia jasan zuen bera handik itzuli zenerako. Hasita zeuden arrantxoetan behiak ipintzen.
Inocencia Markotegi Razkin (1931) Etxarri Aranatz
Aitonak ganaduarekin egin zuen lan Ameriketan egon zenean, baina ez zitzaion gustatzen, eta berehala bueltatu zen. Seme batekin joan ziren, baina bidean hil egin zitzaien, eta, gero, beste bat eduki zuten bueltatu baino lehen. Ama Etxarrin jaioa da.
Joxe Urkola Zuriarrain (1935) Anoeta
Aitak bazekien gaztelania pixka bat, Ameriketan egona baitzen. Mendian egon zen ganadua zaintzen. Gero Anoetako alkate ere izan zen. Amerikanoaren eta alkatearen semeak zirela eta jendeak aberatsak zirela uste zuen. Poltsikoan dirurik izan ez arren, itxurak egiten zituen, eta erronda ordaintzen zuen tabernan, zorrak utzita.
Nyssako esnetegian lanean
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Kanpero zazpi hilabetez ibili ondoren Nyssan hasi zen esnetegi batean lanean. Ehun behi zeuden eta makinarekin jezten zituzten.
Nyssako esnetegian lanean
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Esnetegian bera bakarrik ibiltzen zen behiak jezten, baina beste langile batzuk ere bazeuden, tartean beste bizkaitar bat.
Hogei urtez esnetegian lanean
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Ardi-kanpoan zazpi hilabetez lan egin eta gainontzeko hileak arrantxoan pasa zituen behiak jezten. Gero bertan lan egin zuen hogei urtez.
Gomeza arrantxoa Oregonen
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Javierren biloba zaharrenak Gomeza Farms arrantxoaren ardura darama gaur egun. Kipula, garia, alpapa... produzitzen dituzte.
N. J. Gomeza arrantxoa sortu zuen
Javier Gomeza Arrozpide (1929) Arratzu
Esnetegian egiten zituen lanak aipatzen ditu: behiak jetzi, tankeetan sartu, esnea eraman... Esnetegian 20 urte lanean egon eta gero, lurrak erosi zituen eta pixkanaka haundituz, N. J. Gomeza Farms arrantxoa zabaldu zuen. Gaur egun bilobak eramaten du.
Elko inguruetan rodeoz-rodeo
Anita Anakabe (1954) Diaspora
Aita Paradise Valleyra heldu zen eta zaldi-gurdiak Boisera eramatea izan zen bere lehenengo lana. Behizaina (bakeroa) izan zen eta zaldiak mantsoten zituen. Rodeoak izugarri gustatzen zitzaiozkion eta udak Elko inguruetako herrietan pasatzen zituzten, rodeoz-rodeo.
San Rafaelen baratze negozio bat erosi zuen
Jean Goñi (1949) Baigorri
"Del Alpes" ostatua utzi zuen, San Rafaelen baratzeak zituen euskaldun bat Euskal Herrira bueltatu zenean. Hari negozioa erosi zion eta San Rafaelen apartamentu txiki bat alokatu zuen. Bost urtetara negozioa saldu eta Baionara bueltatu zen, bertan gelditzeko asmoz.