Pilotalekuak, pilotariak, erraketistak, zesta punta, zesta egileak, partidak, kinielak, bizimodua, soldata, grebak eta lan-baldintzak
Felixa Izagirre Agirregabiria (1929) Astigarraga
Aita "xexteroa" zen eta lanera joan zen Mexikora, zesta puntako zestoak egitera. Aita hil zenean osaba gelditu zen han eta gero bere anaia ere hara joan zen.
Jose Txintxurreta Garmendia (1929) Iurreta
Hainbat durangar zesta jokalari Amerikara joan ziren jokatzera. Indonesiako Yakartara ere joan zen bat. Jokalarion izenak gogoratzen ditu. Haietako batzuek, Ameriketatik bueltatu zirenean, negozioren bat jarri zuten.
Gernika eta Durangoko frontoiarekiko zaletasuna
Serapio Undabarrena Meabe (1930) Gernika-Lumo
Txurruka pilotari mutrikuarra lagun handia du, egun Ameriketan bizi da. Pilotari euskaldun batzuk Ameriketara pilotan jokatzera joan eta bertan geratu ziren, asko gaur arte. Durangarrak ere abilak ziren pilotan, behin erronka jo zieten gernikarrei, eta dirutza jokatu zuen jendeak, baina azken momentuan atzera egin zuten durangarrek. Gernikan garai hartan aberastasun handia zegoen, jendeak dirutzak jokatzen zituen frontoian. Bilbon bizi zen galiziar bat ere bazen, apustuzale amorratua.
Eibartarrak Ameriketara eta Antonio itsasontzira
Antonio Sarasua Gisasola (1912) Eibar
Ameriketan zeuden pilotariak udan Eibarrera itzultzen ziren eta berriz joan behar zirenean, agur esateko meza egiten zen Arraten. 8 urte zituenean, Buick markako auto batean joan zen Bilbora, Rosendo Bildosola eta bere aitarekin. Ameriketara bidaltzeko kajak eraman zituzten, jatekoarekin. Bilbotik Las Arenasera joan ziren eta gero motora batean itsasontzi batera. Ez zuen horrelakorik inoiz ikusi; inpresio handia egin zion.
Zestogile Mallorcan, Miamin eta Markinan
Jose Inazio Ugartetxea Milikua (1943) Markina-Xemein
Umetan ez zuenez ikasi nahi, beharrean hasi zen. Zesta puntako zestoak egiten zituen zestogile batekin hasi zen lanbidea ikasten eta 17 urtegaz Mallorcara joan zen pilotari zein zesto-konpontzaile bezala. Aita gaixotu zenean, etxera bueltatu zen etxeko okindegian ere lagundu ahal izateko. Gerora, Miamira (AEB) joateko aukera izan zuen eta hiru urte egin zituen bertan.
Asteko hiru zesta egin eta kobratzeko arazorik ez
Jose Inazio Ugartetxea Milikua (1943) Markina-Xemein
Jose Inazio Ugartetxea 'Fotero'k hilabetean zesta-puntako 40 zesta inguru egiten zituen bere tailerrean. Pertsonako astean hiru zesta inguru larunbatetan ere lan eginez. Pilotariak diru asko irabazten zuen eta ez zuen izaten ordaintzeko arazorik. Lau hilabete eta erdian Markinan pisu bat erosteko beste irabazten zuten Ameriketan.
Ameriketako 17 frontoietatik zesto eskaera asko
Jose Inazio Ugartetxea Milikua (1943) Markina-Xemein
Ameriketan frontoi berriak zabaldu ahala, zesta-egileen lana ere ugaritu egin zen. 17 frontoi egon ziren guztira. Euskal Herritik ere zesta asko eramaten zituzten hara. Pilotari bakoitzak hilabetero aldatzen zuen zesta; elkarrizketa garaian, ostera, hiru hilerik behin-edo. Enpresek ordaintzen zizkieten pilotariei zestak.
"Batakon"en kotxea, lehena herrian
Kandido Urreizti Osa (1926) Mutriku
"Batakon" eta "Piston txiki" pilotariei buruz hitz egiten du. Mutrikun lehenengo automobila ekarri zuena "Batakon" izan zen. Nolako autoa zen azaltzen du.
Ixabelita Almandoz Almandoz (1930) Astigarraga
Amona mutrikuarra zuen. Aitona pilotari gisa joan zen Montevideora.
Ixabelita Almandoz Almandoz (1930) Astigarraga
Aitona Buenos Airesen eta Montevideon ibili zen pilotari gisa, anaiarekin. Handik, ordea, dirurik ez zuten ekartzen, bitxiak baizik.
Carmelo Bilbao Aretxabaleta (1945) Markina-Xemein
Pilotako lesioetatik ez zenez osatu, lanean hasi zen Danobat lantegian, baina hilabete gutxira Ameriketara bueltatzeko aukera eman zioten, pilotako epaile bezala. Lantegian baimen bat eskatu zuen. Ameriketan 4-5 lagun bizi ziren etxe berean. Soldata. Bizimodua.
Carmelo Bilbao Aretxabaleta (1945) Markina-Xemein
16 urterekin Mallorcara joan zen zesta-puntan jokatzera eta, bide batez, han soldadutza egitera. Hemezortzi urterekin Markinara bueltatu zen, baina Ameriketara jokatzera joateko kontratua egin zioten. Pneumonia zuela, Markinara bueltatu zen eta, sendatu eta gero, pilotan jarraitu zuen. Baina lesionatu egin zen eta, nahiz eta operatu, ez zen guztiz osatu.
Bi anaiak zesta-punta jokalari profesionalak Estatu Batuetan I
Agustin Alkorta Alzibar (1946) Mutriku
Agustin pilotan aritu da beti eta hamabost urterekin zesta-puntan hasi zen. Seminarioan jokatzen zuen pilotan eta Zaragozan debutatu zuen zesta-puntan. Hamasei urterekin joan zen bertara eta garai berean soldadutza ere egin zuen. Soldadutza bukatuta, alde batetik bestera ibili zen jokatzen: Bartzelonan, Durangon, Bilbon... Ameriketan jokatu zuen urte askoan, joan-etorriak eginez, Dania-ko (Florida) eta Milford-eko (Connecticut) frontoietan. Ameriketatik bueltan, baserrira itzuli zen.
Bridgeport Jai Alai frontoiko hiru urteko greba
Juan Mari Alkorta Alzibar (1956) Mutriku
Bridgeport Jai Alai frontoiko hiru urteko grebak bete-betean harrapatu zuen Juan Mari. Euskal Herrira bueltatzeko aukera izan zuen, hemen jokatu eta irabazitakoa grebalariei bidaltzeko. Hala ere, eskirolek partidak jokatzen zituzten Bridgeport-en. Grebaren arrazoiak.
Estatu Batuetako frontoiak eta pilotaren negozioa
Agustin Alkorta Alzibar (1946), Juan Mari Alkorta Alzibar (1956) Mutriku
Estatu Batuetako frontoiei eta bertan pilotan jokatzeari buruz hitz egiten dute. Dirutza mugitzen zen, frontoiak oso handiak ziren...
Bi anaiak zesta-punta jokalari profesionalak Estatu Batuetan II
Juan Mari Alkorta Alzibar (1956) Mutriku
Juan Mari 17 urterekin hasi zen zesta-puntan. Bartzelonan debutatu ostean, Palmara joan zen bertan jokatu eta soldadutza egiteko asmoarekin. Franco orduan hil zenez, ezin izan zuen bertan soldadutza egin eta Bartzelonan egin zuen. Handik Estatu Batuetatara joan zen eta Dania, Milford eta Bridgeport-eko frontoietan jokatu zuen profesional bezala. Bridgeport frontoian 3 urteko greba egin zuten. Neguan 20 gradu zero azpitik izaten zituzten.
Antonio Izagirre Aranburu (1902) Ermua
Pilota partidetan apustuak egiten zituzten. Pilotari batzuei buruzko kontuak kontatzen ditu. Kubara joan zirenak aipatzen ditu. Palaz ere ibiltzen ziren eta jokalari ezagunenak izendatzen ditu.
Inaxio Onandia Telleria (1912) Ermua
Baziren Mexikora eta Kubara joaten ziren pilotariak. Beharginek baino diru gehiago irabazten zuten pilotariek. Langileek 10 pezeta irabazten bazuten egunean, 3.500 pezeta irabazten zituzten partiduko. Irabaziz gero, gehiago jasotzen zuten.
Pilotari Bartzelonan
Fede Intxausti Alzaa (1926) Amorebieta-Etxano
Bere anaia bat eta biak Bartzelonara joan ziren, pilotan jokatzera. Urte bi egin zituen han. "Frontón Barcelona" zeukan izena. Hamasei urte ingururekin joan zen eta handik bueltan zerrategian hasi zen lanean.
Pedro Barturen Uriarte (1918) Amorebieta-Etxano
Pedroren semeak ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen eta Ameriketara joan zen pelotari. Han ere ikasketak egin zituen. Ameriketara joaten dira maiz.