
Xabier Irujo Ametzaga
Caracas (Venezuela), 1967
Reno, Nevada (AEB)
Biografia
Caracasen jaioa, Venezuelan, guraso biak euskal jatorrikoak zituen: 1936ko gerrako erbesteratuak ziren biak. Ama Buenos Airesen jaioa, Uruguain eta Venezuelan bizitua, baina sustraiak Algortan zituena. Aita, berriz, Bidarten jaio baina Lizarran bizi izandakoa, haren familia ere Venezuelara jjoan zen ihesi. Xabierren arbaso asko politikariak izan ziren. Lau senidetan zaharrena, Xabier Caracaseko ikastolan ibili zen. 12 urte zituenean, familia Euskal herrira bueltatu zen. Iruñeko San Fermin ikastolan jarraitu zituen ikasketak. Batik bat Altzuzan bizi izan ziren. UNEDen bitartez hiru karrera egin zituen: Historia, Filologia eta Filosofia. Gero baita bi doktore ere. Agoizko neska batekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Bosgarrena Boisen (Idaho) jaio zen, bertako unibertsitatean hasi zelako lanean. Handik Renora joan ziren bizitzera, irakasle plaza atera zuelako Renoko unibertsitatean. Elkarrizketatu genuenenan Renoko Basque Studies Centroko zuzendaria zen. Ikerlaria eta idazlea da; Euskal Herriko historia, memoria historikoa eta euskal diaspora aztertu ditu batez ere. Erbestea da bere gai nagusia, umetatik gertutik ezagutu duena.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-016 | 2025 | 122 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.