
Teresa Mezo Uriarte
Amorebieta-Etxano (Bizkaia), 1940
Homedale, Idaho (AEB)
Biografia
Teresa Larrocea da bere ezkontza-izena. Etxanoko Boroa auzoko Urgoiti baserrikoa, zazpi senidetan zaharrena. Gutxi joan zen eskolara, neba-arrebak zaindu behar izaten zituelako; auzoko umeak zaintzen ere ibili zen, 13 urterekin. Josten ikasten ibili zen eta aitak josteko makina erosi zion, 14 urterekin. 1960an Ameriketara joan zen, Homedalera (Idaho), Antonio Larrocearekin ezkonduta. Bi alaba izan zituzten: Susi eta Lisa. Sukaldaria izan zen artzain-kanpo batean, hilabete batzuetan. Senarrarekin batera arrantxoan egin du lana, familiako negozioan, baina kobratu gabe. Euskal komunitateko kide aktiboa izan da, senarrarekin batera. Boiseko euskal etxeko kideak ziren; alabak Oinkari dantza taldekoak izan ziren. Homedaleko euskal etxea sortzeko ere lan asko egin dute.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | AMO-193 | 2025 | 66 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.