
Sergio Gabikagojeaskoa Jaio
Markina-Xemein (Bizkaia), 1970
Meridian, Idaho (AEB)
Biografia
Markina-Xemeingoa (aita Isparterrekoa eta ama Nabarnizkoa) 1992an ardi-lanera joan zen Ameriketara, hiru urteko kontratuarekin. Boisera (Idaho) artzain joandako azken euskalduna izan zen. Parman egin zuen lana, “campero”. Bere asmoa gero Euskal Herrira bueltatzea baldin bazen ere, Teresa Gerrikabeitia ezagutu zuen (gaztetan Parmara Joana; haren aita ere artzain joan zen Ameriketara) eta bertan geratu zen bizitzen. Ezkondu eta seme bat izan zuten. Meridianen bizi dira. Hainbat lanetan jardín du Sergiok: harategi batean, zerrategi batean, elektronika konpainia batean… auto-saltoki batean ziharduen elkarrizketatu genuenean. Boiseko euskal etxean egin genion elkarrizketa, musean jokatzera joaten delako igandero bertara.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MAR-187 | 2025 | 39 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.