Scott Igoa

Scott Igoa Patxiko

Lee, 1967
Elko, Nevada (AEB)

Biografia

Patxiko deitzen diote (aitonak ipini zion izen hori). Lee herrian (Nevada) jaioa, guraso biak euskaldunak zituen. Aita lesakarra, Ameriketara artzain joana eta ama Leen jaioa, baina jatorri euskaldunekoa: bizkaitarra. Arreba gazteago bat du. Carperter arrantxoan bizi izan zen 12 urterarte, familiarekin; herrian bertan bizi ziren aitona-amonak ere -euskal ostatua izan zuten- eta haiekin ere asko egoten zen. Eskolan hasi zenean ez zekien euskara besterik. Gero familia Elkora joan zen bizitzera. Hainbat kiroletan ibili zen, baseballean batez ere. Higth School bukatu zuenean, 4 urte eman zituen gobernuarentzat lanean, aitak bezala bideak konpontzen, eta ondoren 16 urte urre-meatzeetan lanean (Elkoko bizibide nagusia da). 38 urte zituenean Elkoko Star Hotela erosi zuen, euskaldunen artean oso famatua dena. Hantxe elkarrizketatu genuen; Alfonso eta Mery gurasoak ere elkarrizketatu genituen. Hainbat mus txapelketa irabazi ditu, aitarekin batera. Alaba bat dauka. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-010 2025 62 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza