Sabrina Otegui
Pergamino, 1973
Buenos Aires, Argentina
Biografia
Aitaren aldetik euskal jatorria du (birraitona Tolosakoa zuen) eta amaren aldetik, berriz, ingelesa (Wood). Argentinako Pergamino hirian jaioa, 18 urterekin Buenos Airesera joan zen unibertsitate-ikasketak egitera. Han jakin zuen euskarak existitzen zuela eta 2000. urtean euskara ikasten hasi zen, Euskaltzaleak euskal etxean. 2003an Argentinan Euskaraz -Gero Euskara Munduan bihurtu zen- programako kide bihurtu zen: gutxiago zekitenei euskara irakasten hasi zen. 2006an eta 2008an Euskal Herrira joan zen, euskara ikastera eta euskara-tituluak ateratzera. Euskaltzaleak-eko euskara irakasleetako bat da orain (bertako kide aktiboa da: panderoa jotzen du, euskarazko ekitaldiak antolatzen ditu...). La Platako unibertsitateako euskara irakasle ere izan zen. Euskarakultura.eus webguneko kazetaria ere bada. Euskal Herrian bisitan zegoela elkarrizketatu genuen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DIA-035 | 2026 | 75 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

