
Robert Leon Sangroniz
Bingham Canyon, 1954
Cottonwoods Heigths, Utah (AEB)
Biografia
Bingham Canyon (Utah) herrian jaioa, guraso biak Gernikakoak (Bizkaia) zituen. Aita artzain joan zen Ameriketara eta ama eraman zuen gero (erizaina zen, baina tituluak ez zion balio izan Ameriketan). Aitak meatzeetan egiten zuen lana. Lau senidetan zaharrena (gazteena Midvale-en jaio zen), Ingenieritza elektrikoa ikasi zuen eta Oregonen egon zen lanean hamar urtean. 1983an ezkondu zen, Katherine Dennettekin. Pilar arreba ere elkarrizketatu genuen, Salt Lake Cityn; Cottonwoods Heights herrian bizi ziren biak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-007 | 2025 | 29 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.