Regina Bastida

Regina Bastida Arrizabalaga

Boise, 1922
Boise, Idaho (AEB)

Biografia

Ezkontza-izena Regina Aldekoa. Boisen jaioa, bere ama Arteagan jaioa zen, baina ereñoan bizitua. Aita, berriz, Ereñokoa. Gurasoak Ameriketara joan ziren, 1916 urte inguruan, Boisera. Reginak bost urte zituela ama hil zitzaion eta aita berriro ezkondu zen. Urte batzuetan osaba-izebekin bizi izan zen Nampan (Idaho); Modern euskal ostatua zuten. Erizaintza ikasi zuen Boisen eta II. Mundu Gerran Californiara joan zen gerrako soldaduak artatzera, armadako soldadu moduan. 1946ean senarra izango zena ezagutu zuen, pike-nike batean: Fermin Aldekoa (Boisen jaioa, baina jatorri euskaldunekoa). Boiseko ospitale batean egin zuen lana erretiroa hartu zuen arte. Boluntario lan asko egin zituen, beharra zutenei laguntzen. Euskal Etxean ere aktiboa izan zen. Elkarrizketatu genuenean 103 urte zituen eta autoa gidatzen jarraitzen zuen. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-004 2025 71 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza