
Ramon Zugazaga Agirreazpeiti Akerra
Gernika-Lumo (Bizkaia), 1946
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Guraso biak Lumokoak zituen. Amillaga baserrian bizi ziren (aita Ameriketan ibilia zen zortzi urtean eta bueltan erosi zuen; 1919an joan zen). Hamaika senidetan hamargarrena zen Ramon. 14 urterarte eskolan ibili zen, Lumon eta Gernikan. Amak eta arrebek Madariaga jatetxea ipini zuten eta bera ere bertan ibili zen lanean, 1965ean Ameriketara joan zen arte. Elkora joan zen, Nevadara, artzain. Handik bost urtera bisitan joan zen, baina berriro itzultzeko. Hamar urte egin zituen Star hotelean sukaldari. 1981ean Biltoki jatetxea ireki zuen Goodingen (Idaho) eta 1983ean hura saldu eta Elkon ipini zuen Biltoki jatetxea (1993an erretiroa hartu zuen arte). 1985ean amerikar batekin ezkondu zen: Jane Last, eskola-maistra amerikarra; bi seme-alaba izan zituzten. Elkoko euskal etxean oso aktiboa izan da Ramon (klubeko presidente ere izan zen). Elkoko Inadar Football Clubeko entrenatzailea izan da 32 urtean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | GER-141 | 2025 | 88 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.