
Pilar Sangroniz
Bingham Canyon, 1956
Cottonwoods Heigths, Utah (AEB)
Biografia
Ezkontza-abizena Shortsleeve dauka Pilarrek. Bingham Canyon (Utah) herrian jaioa, guraso biak Gernikakoak (Bizkaia) zituen. Aita artzain joan zen Ameriketara eta ama eraman zuen gero (erizaina zen, baina tituluak ez zion balio izan Ameriketan). Aitak Kennecott Copper urre-meatzeetan egiten zuen lana. Lau senidetan bigarrena (gazteena Midvale-en jaio zen, gero hara joan baitziren bizitzera), Medikuntza teknologikoa ikasi zuen eta ospital bateko laborategian egon zen lanean hamaika urtean. Gero Utah Estatuko Laborategi Kriminalistikoan egin zuen lana 30 urtean (bertako burua izatera iritsi zen), West Valleyn. Amerikar batekin ezkondu zen, Cottonwoods Heights herrira; bi seme izan zituzten: Patxi eta Andoni. Pilar oso aktiboa izan da euskal komunitatean: Utah-ko euskal klubean idazlari lanetan, dantza-irakasle eta txistu-irakasle ibili da. Birritan joan da Euskal Herrira, euskara eta euskal kultura ikasteko programekin: Boiseko Basque Studies Centreko programarekin Oñatira eta musikariendako beste programa batekin, berriz, Gasteizera. Leon anaia ere elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-008 | 2025 | 53 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.