Pierre Lanathoua

Pierre Julien Lanathoua

Ahatsa (Nafarroa Beherea), 1932
Bakersfield, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ahatsan jaioa, Larraburria etxaldean. Ama bertakoa zen: Marie Duhalde. Pierrek zazpi urte zituenean hil zen, laugarren umea erditzean. Aita bigarrenez ezkondu zen eta beste hiru seme-alaba izan zituzten. Aita 192tik 1929ra Ameriketan egona zen (1950ean berriro joan zen). Pierre herriko eskolan ibili zen eta baserrian laguntzen zuen. 17 urterekin Mindenera joan zen (Nevada) osabarengana. Artzain egon zen Dangberg Land and Livestock ardi-konpainian. 1951n Kaliforniara joan zen artzain, Kern Countyra, Saldubehere ardi-jabearendako. 1957an esnetegi batean hasi zen lanean, Wittierren. 1962an arrantxo batera joan zen belar-lanetara. La Puente herrian bizi izan zen hainbat urtean: Basque Centren eta Silver Dollar jatetxean aritu zen kantinero. 1966an Judy amerikarrarekin ezkondu zen. 1978an Silver Dollar jatetxea erosi eta izena aldatu zioten: Basque Cottage. 1984an hura saldu eta Bakersfieldera joan ziren (emaztearen jaioterrira). Han Wool Growers euskal jatetxean egin zuen lana 35 urtean, kantinero. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AHA-006 2025 110 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza