Petra Plaza Agirre
Mendexa (Bizkaia), 1946
Filer, Idaho (AEB)
Biografia
Guraso biak Mendexakoak zituen, baserritarrak. Beaskoa baserrian bizi ziren. Lau senidetan bigarrena, 14 urterarte Mendexako eskolan ibili zen. Josten ikasten aritu ostean, Lekeitioko bitxi-denda batean egin zuen lana, hiru urtean. Baserriko lanetan ere ibili zen. 1968an Ricardo Bengoetxearen ezkondu zen (zortzi urtean Australian egon zen eta, anaia Ameriketan zeukanez, hara joateko gogoz zegoen). 1968an senarra Ameriketara joan zen artzain (Hagermanera, Idahora), Petra haurdun zegoela, eta 1973an Petra eta alabatxoa joan ziren hara. Bigarren alaba Ameriketan jaio zen. Filer herrian bizi izan ziren. Petra hasieran umezain ibili zen lanean eta gerora zahar-egoitza bat garbitzen (28 urtean). Euskal komunitatean oso aktibo egon da, bereziki Goodingeko euskal klubean: sukaldean, dantzarien arropak josten... bi alabak dantza taldean ibili ziren; biek dakite euskaraz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MDX-012 | 2025 | 64 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.