
Pete Paris
Butte Valley (Nevada), 1952
Jiggs, Nevada (AEB)
Biografia
Illyn (Nevada) jaioa, aita bertakoa zuen (aitona-amonak iparraldekoak) eta ama, berriz, Armendariz herrikoa (Nafarroa Beherea), gaztea zela Renora etorria umezain. Aitak eta osabak Paris arrantxoa zuten, aitatxik sortua. 7.000 ardi eta 700 behi izatera iritsi ziren eta hainbat langile, guztiak euskaldunak. Bost senidetan zaharrena, Petek ez zekien ingelesez hitz egiten eskolan hasi zenean. 24 urtera arte arrantxoan bizi izan zen, bertako lanak egiten. Ezkondu zenean, beste arrantxo bat alokatu zuen; alaba bat izan zuten. Denborarekin arrantxo bat erosi zuen. Banandu egin zen eta berriro ezkondu, alaba bat zeukan emakume amerikar batekin, eta elkarrekin daramate arrantxoa, ardiak dituen arrantxo bakarretakoa inguruetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-011 | 2025 | 78 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.