
Petan Osinalde
Lasa (Nafarroa Beherea), 1941
Fresno, Kalifornia (AEB)
Biografia
Lasan sortua, ama bertakoa zuen eta aita, berriz, Ormaiztegikoa (Gipuzkoa). Hiru senidetan erdikoa eta mutil bakarra, 12 urtera arte Lasan ibili zen eskolan eta gero beste urtebete Donibane Garazin. 16 urtera arte artzain ibili zen aitarekin (400 ardi inguru zituzten eta gazta egiten zuten, mendiko bordan). Gero Arbonara joan zen okin ikasketak egitera; lau urtean aritu zen han, ikasten eta lanean. 1960n soldadu bidali zuten, Aljeriako gerlara. Bueltan hainbat tokitan izan zen okin lanetan: Azparnen, Donibane Lohizunen eta Cabretonen gero (Landak). 1965ean Ameriketara joan zen lanera (bi osaba eta bi lehengusu zeuden bertan), Fresnora okin; okindegiaren jabea euskalduna zen. Besteak beste artzainentzat egiten zuten ogia eta ardi-tokietara joaten zen ogia eramatera. Azken 10 urteetan beste okindegi batean jardun du, amerikarra (Rainbow). 1970ean mexikar batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. 1976an Fresnoko euskal klubaren sortzaileetako bat izan zen; musean eta sokatiran sariak irabazi izan ditu. Santa Fe jatetxean elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | LSA-001 | 2025 | 91 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.