Pedro Sarratea

Pedro Sarratea Oieregi

Almandoz (Baztan, Nafarroa), 1945
Gardnerville, Nevada (AEB)

Biografia

Guraso biak Almandozekoak zituen, Mendiola auzokoak. Eltxonea baserrian bizi ziren. Ardiak eta behiak zituzten eta gazta egiten zuten, saltzeko. Hamar senidetan zortzigarrena zen Pedro. 14 urtera arte eskolan ibili zen, baina gutxi joaten ziren, baserrian lana izaten zutelako. Bere anaia zaharragoak Ameriketara joan ziren artzain eta bide bera jarraitu zuen berak ere: 1964an Nevadara joan zen, Gardnervillera. Lau urte egin zituen artzain Jean Zubibururentzat Carson Valleyn eta urtebete Manuel Brenduarentzat, Fresnon (California). Gero, ardotegi batean aritu zen Maderan eta baita mercurio-mina batean ere, Fresnotik hurbil. 1971n Carson Cityra bueltatu zen (Nevada), esnetegi batean lana egitera. Eraikuntzan aritu zen gero, Eugenio anairekin, Renon, hiru urtean. Katie Neddenviep amerikarrarekin ezkondu zen, Gardnervillen, eta bi alaba izan zituzten. 1979an lorezaintza-negozioa ipini zuen eta lan hura eskola bat garbitzearekin batera ere egin zuen, aldi batez. Beste hiru anaia ere elkarrizketatu genituen, Renon eta Gardnervillen.

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BAZ-035 2025 80 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza