Pedro Salaburu

Pedro Salaburu Arrijuria

Elizondo (Baztan, Nafarroa), 1942
San Francisco, Kalifornia (AEB)

Biografia

Elizondon jaioa, mendiko borda batean; ama bertakoa zuen eta aita Gartzaingoa. Bost senidetan zaharrena, 7 urterekin hasi zen eskolan; urtebete egin zuen Elizondon eta gero Elbeten ibili zen 12 urtera arte. Ondoren morroi joan zen Aldudeko baserri batera; zortzi urtean egon zen han. Basoko lanetan ibili zen ondotik, 1965ean Ameriketara joan zen arte: Bakersfieldera, Kalifornia. Artzain egin zituen lau urte eta "campero" beste bat, Mendiburu ardi-nagusiarekin. Gero San Franciscora joan zen lanera, Aldudeko familia batentzat lorezaintzan aritzera. Hiru urteren buruan bere kontura hasi zen lorezain. Euskal Herrira bisitan joan zen batean Karmen ezagutu zuen, Arizkungoa; 3 urtetan izan ziren nobioak, baina distantziara elkarriz gutunak idazten, eta gero ezkondu eta Ameriketara joan ziren bizitzera. Alaba bat eta seme bat izan zituzten. 1982an San Franziscoko euskal etxearen sorreran parte hartu zuten. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BAZ-037 2025 94 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza