Ondo jaten zen egun handietan
Hizlaria(k): Mixel Sainte-Marie (1926) Herria: ()
Bi urde (txerri) hazten ziren etxean jateko. Ez zen aratxerik (txahalik) hiltzen etxerako, eta urtean axuri bat edo bi gehienez ere. Baina egun handietan ondo jaten zen: bi plater beti, ardi-haragia saltsan eta errekia. Gero pateak eta gurinak ere baziren. Untxia ere jaten zen. Erbia ere bai ehiztari-etxeetan. Beren familia ez da ehiztaria izan.



