Mila Azarola Zangitu

Brinkola-Lepazpi (Gipuzkoa), 1945
Pocatello, Idaho (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Mila Mendive. Brinkolako Guriditegi baserrikoa, aita Gabiriakoa zuen (Patricio Etxeberria lantegian egiten zuen lana) eta ama Brinkolakoa. 9 senidetan bosgarrena da Mila. Brinkolan ibili zen eskolan eta baita Oiartzunen ere, ahizpa bat bertan bizi zelako. Donostian ere egon zen, josten ikasten, izebaren etxera bizitzera joanda. Brinkolara bueltatu zen; 1964an Andoni ("Tony") Mendive ezagutu zuen, Ameriketan bizi zen bizkaitarra (Eatik artzain joan zen Elkora, Nevadara). 1966an ezkondu egin ziren eta 1967an Pocatellora (Idaho) joan ziren bizitzera. Bost seme-alaba izan zituzten (bigarrena hilabete gutxirekin hil zitzaien). Milak euskal ostatu bat izan zuen bi urtean eta eskola bateko sukaldean ere egin zuen lana. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 LGA-118 2025 77 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza