
Migel Leonis Babase
Donamaria (Nafarroa), 1946
Gardnerville, Nevada (AEB)
Biografia
Ama Donamariakoa zuen eta aita gartzaindarra (Baztan). Ardiak eta behiak zituzten baserrian. Sei senidetan bosgarrena zen Migel. Donamariako eskolan ibili zen 14 urte arte eta ondoren urtebete Donezteben. Bi udatan mendian egin zuen lana, arbolak botatzen; Frantziara ere joan ere baso-lanetara. 1963an bere bi anaia Ameriketara joan ziren eta bera ere bai, 1966an. Fresnon (California) Sagardia-Bidegarai ardi-jabeentzat artzain egon zen bost urtean. Gero Los Angelesen egin zuen lana, zazpi urtez, zerri hiltegi batean. Jatorri mexikarreko emakume batekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten; banandu zirenean, bera egin zen mutikoen kargu. Lorezaintza-negozioa izan zuen 7 urtean. Theresa Zubillagarekin ezkondu zen eta beste hiru ume izan zituzten. 1983an Gardervillera joan zen bizitzera. Esnetegi batean eta lorezaintzan ibili zen, eta 1989an Seberiano Lazkanorekin batera Elkoko (Nevada) Star Hotela erosi zuen: Elkon bizi izan zen 2004an hotela saldu zuten arte. Gero Sierra motela erosi zuen, Gardnervillen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DOM-003 | 2025 | 88 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.