
Michael Bidart Mike
Chino (Kalifornia), 1950
Chino, Kalifornia (AEB)
Biografia
Chinon (Kalifornia) jaioa, ama bertan sortua zuen baina euskal jatorrikoa (aita Aldudekoa zuen eta ama Erratzukoa). Aita, berriz, Ibarlakoa (NB) zen: 1930ean joan zen Chinora, arrebarengana, eta behei jezten aritu zen lanean. Ezkondu zirenean, aitak esnetegia zuen Pomonan eta hura saldu, eta Chinora joan ziren bizitzera: esnetegia ipini zuten, 1948an. Hantxe hazi ziren Mike eta bere anaia (beste bi haurride umetan hil ziren). Mikek hamalau urte zituenean ama hil zitzaien; aitak behiak saldu zituen. Mikek Ekonomia ikasi zuen eta abogatua da. 1973an Jeanettekin ezkondu zen (Modeston jaioa, Kalifornia, baina euskal jatorrikoa hura ere). Semea eta alaba dituzte. Andrea alaba musikaria da (Noka musika taldekoa), aita bezala: Mikek akordeoia jotzen du eta abestu egiten du. Hainbat CD ditu grabatuta (bat alabarekin). Jeanette emaztea ere elkarrizketatu genuen, biak Chinoko euskal etxean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-027 | 2025 | 69 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.