Mayie Etchegoinberry

Mayie Etchegoinberry

Landibarre (Nafarroa Beherea), 1950
San, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik Sorhouet. Landibarren sortua, guraso biak bertakoak zituen. Laborantzatik bizi ziren. Bost haurridetan erdikoa eta neska bakarra, Landibarreko eskolan ibili zen 14 urte bitarte eta gero Donaixtiko seroren ikastetxean, laborantzako eskolan 19ra arte. Udatan begirale egoten zen ikastetxeko haurrekin. 19 urterekin notario baten etxean hasi zen lanean, Donapaleun. Halako batean senarra izango zena ezagutu zuen, Ameriketan bizi zen Kayet Sorhouet (1964an Wyomingera artzain joana, San Franciscon zegoen lanean, baratzeen negozioan). Mayie 1978an joan zen hara, esposatuta. Seme bat eta alaba bat izan zituzten. Mayiek etxeak garbitzen egin zuen lana. San Franciscoko euskal etxean oso aktiboki hartu du parte familiak (dantza, pilota, musa, klika...). 1994an Landibarrera joan ziren, bertan bizitzen geratzeko asmoz (etxea ere salduta), baina 9 hilabeteren buruan bueltatu egin behar izan zuten (lana aurkitu ezin, seme-alabek ez zuten han bizi nahi...). 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 LAN-002 2025 62 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza