
Mattin Etchamendy
Ezterenzubi (Nafarroa Beherea), 1939
Bakersfield, Kalifornia (AEB)
Biografia
Mendiburia etxaldean sortua, zazpi haurridetan seigarrena zen. Aita bertakoa zuten (aitatxi Kalifornian izana zen, artzain) eta ama ere Ezterenzubikoa (baina sortu zenean bere etxaldea Lekunberri zen). Mattinek hamalau urte zituenean, ama galdu zuten. 14 urtera arte ibili zen eskolan eta gero pare bat urte Laborantza eskolan, Donibane Garazin. Lau anai-arreba eta bi osaba Ameriketan ziren, eta 1964an Mattin ere bertara joan zen, Fenixera (Arizona) artzain, anai baten ardi-konpainiara. 1965ean ardi-konpainia sortu zuen, Jean Baptiste anaiarekin batera. Gero Bakersfieldera joan zen eta han jarraitu zuen ardiekin, bere kasa. Euskal Herrira joan zelarik, Maitexa iruritarra ezagutu zuen (Donibane Garazin ari zen lanean). 1971n ezkondu, eta Bakersfieldera joan ziren bizitzera; lau seme-alaba izan zituzten. Mattinek liburu bat du idatzia: Urruneko Mendebalean artzain (Maiatz, 2012). Maite arreba ere elkarrizketatu genuen, Bakersfielden.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | EZB-007 | 2025 | 118 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.