Marie Maitia

Marie Jean Maitia

Ezterenzubi (Nafarroa Beherea), 1931
Salt Lake City, Utah (AEB)

Biografia

Ehulenia baserrian jaioa (ama bertakoa zuen eta aita ere auzokoa). 17 senidetan laugarrena, 12 urte zituela haurzain joan zen beste baserri batera eta 14rekin Ezterenzubiko jatetxe batean garbitzen eta zerbitzatzen egon zen. 18 urterekin Bordelera joan zen, gaztelu batera lanera, sukaldeko laguntzaile moduan. Hantxe ikasi zuen frantsesa. 24 urterekin Ameriketara joan zen, Gardnervillera (Nevada), Pyrenees Basque Hotelera lanera, sukaldari. Ordurako anaia bat zuen Ameriketan (Chinon); senide gehiago ere joan ziren gero, Californiara. Hotelean lanean zegoela, senarra izanngo zuena ezagutu zuen, kamioilaria. Salt  Lake Cityn hazia zen hura eta ezkondu eta hara joan ziren bizitzera. Seme bat eta alaba bat izan zituzten. 1976an senarra hil zitzaion eta lanean hasi zen berriro: etxeak garbitzen, zaharrak zaintzen... Jean semea ere elkarrizketatu genuen. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 EZB-004 2025 53 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza